Feeds:
Entradas
Comentarios

DEKLINABIDEA

MORFOLOGIA (NOMINALA)

 

 

 

  1. DEKLINABIDEA

 

 

  • Nominatiboa

    . Singularra: (Ikus ‘Hiatoak’)
    «a» autonomoa, erakuslea / «-a» atzizkia: (B)

    . Mugatzaile hurbila: Plurala: (B): anaiok, gizonok

. Beste euskalkietan: fosilizaturik orain ez, ordea, iraganean.

 

  •   Ergatiboa

    . –ak:  (B), (G), Ip (GN): sinkretismoa, nominatibo eta ergatibo sing. / plur.
    . ek:  Heg (GN), Ip (GN) Baztan, (L), Mend, Ek (BN), (Z), (Aezk)., (Zar), (Er)

 

  • Datiboa

    . Singularra: –ari, leku guzietan. –a(r)i isoglosa garbirik gabe

    . Plurala: –ei: orokorra, (B) literaturan
    ari / –eri (B), (G)
    airi: (B): Arrigorriaga, Orozko, Oñati
    (G): zenbait lekutan
    aki: Ip (GN) Gip.: Irun, Hondarribia (iraganean, batez ere)
    er: (Z), (Er), Ek (BN), (Aezk).

 

  • Genitibo edutezkoa

    . Diakronian: -re: Lope Jaun Ortire semea, Echeparere
      Egun, fozilizatua: gure, nere, ondore

 

. Singularrean: -aren: orokorra
. Dardarkariaren galeraz:

                      
-a(r)en> –aen: (B)
-aen > ain: Ip (GN) Baztan, Mend (BN) Baigorri, EK (BN) Luzaide

ien: (B) Gip. Aretxabaleta, Arrasate (diakronian)

– an (aski orokorra hegoaldeko hizkeretan)

. Pluralean:
aken: Ip (GN) Gip. Irun, Hondarribia

 

 

 

  • Genitibo leku-denborazkoa

    . Mugag.: -ko, -tako
    . Singu.: –ko, -etako

    Dauden banaketa bakarrak aldaketa fonetikoaren ondorioz

   gertatzen dira: (Z), (Er): (h)anko / best.: (h)ango

 

  • Partitiboa

    . -(r)ik: euskalki guzietan
    . –(r)ik + an: (G), Ip (GN), (L): «gogorikan gabe»

(Ikus: ablatiboa)

 

  • Ablatiboa

    . Arkaikoa: -arean: (B) batez ere

       -areanik (B) forma pleonastikoa

. Zaharra: -(r)ik, egun (B) forma klitxatuetan: mendirik mendi, ordurik ona
. -ti: (B), (G), (GN), (L) literaturan: gaur egun, fosilizatua: gotti

tik: egun, euskalki guzietan

Literaturan (XVII): -(i)ka: (GN): «Eta andica etorrico da vicien eta ilen jusgacera»

 

–           (r)ikan / -tikan, (G) Iparraldean, Ip (GN), (Aezk), eta Iparraldeko zenbait hizkeretan.  Dena den, ez da isoglosa bakarra, lekuen arabera ibilera aldatzen baita.

Oharra: partitiboan, motibatiboan agertzen da ere, eta sintaxi mailan: konpletiboetan, modaletan eta denborazkoetan.

 

 

  • Inesiboa:

    . Arkaikoa: -n / -en (ekintza adierazteko): (B): bearrean >

bearren, garbiketan, Goldaketan.

     . Gaindeklinazioan: -ango: eguneango.

 

. Singularra, bizidunetan: -gan / bait(h)an), (B), (G), Ip (GN),  /

     Naf. eta Ip.

 

  • Adlatiboa

    -(r)a / -tara: Hegoaldeko euskalkietan
    -(r)a / -(r)at: (L), Mend (BN), egun ez dira bereizten
    Ip (GN) fosilizatua: arat eta onat
    -(a)la / –(a)lat: Ek (BN), (Z), egun ez dira bereizten

 

  • Adlatibo bide-zuzenezkoa

    -(r)antz(a) / -tarantz: euskalki guzietan
    -(r)untz(a): (B)

 

  • Adlatibo bukatuzkoa

    -(r)aino / -taraino / –etara(i)ño
    Euskalki guzietan. Gertatzen diren aldaketak fonikoak dira bustidura gertatzen den banaketa diatopikoaren arabera
    giño / -diño: (B), (G)

 

  • Adlatibo destinatiboa

    -(r)ako / –tarako erabiliena
    -ko / –tako: Ip (GN), Iparraldeko euskalkietan
    -tzat: Iparraldeko euskalkietan aurrekoei erantsiz, indartzeko hartzen da          

 

 

  • Destinatiboa

    -(r)entzat: formarik zabalduena
    -(r)endako: Hg eta Ip (GN), Iparraldeko euskalkietan, (B) Durangaldea, Elorrio
    -(r)entzat +-ko: aitarentzako, egun, zabaldu den forma,
    ez du isoglosa garbirik
    Dardarkaria jausirik: –ntzat, -dako, -tzako: amantzat, amantzako Ip (GN), (G), (B)

 

  • Prolatiboa

    Mugagabea: -tzat zabalduena
    -tako: Ip (GN), Hg (GN), (Aezk), Zar, (Er), eta Iparraldeko euskalkietan: lagunetako dugu

 

  • Instrumentala

    -z / -(t)zaz: egurrez, horrezaz
    -zaz: Ip (GN), Heg (GN), Iparraldean, izenordeetan: nizaz, zutaz
    -etzaz: (Z) pluraletan
    -s bukaera dute kasu guzietan: Heg (GN), (Aezk).
    -gaz: (B) komitatiboa gurutzatua instrumentalarekin
    -kin komitatibo edo soziatiboarekin nahastua, (Z) eta Ek (BN) euskalkietan izan ezik: «Urarekin garbitu»

 

  • Komitatiboa edo Soziatiboa

    -(r)ekin / -arekin / -ekin
    Singularreko -arekin >-aekin > -aikin (edutezko genitiboaren isoglosaz)
    (e)gaz / -agaz / -akaz (plur): (B)
    egaz : (B) Eibar
    -ki, -kin: (Er)
    -ki, kin / -kila, -kilan Ek (BN), (Z) egun, banaketa nahastuxea

 

  • Motibatiboa

    gatik, -gaiti, gaiti(n)o, -gaiti(n)okarren: (B)

    gati, -gatik: (G), (GN), (L), (BN), (Z)

    -gatikan: (Ikus partitiboa eta ablatiboa, isoglosa berdina)

 

 

 

  1. ERAKUSLEAK
  • hau, hori, hura / hau(e)k, ho(r)i(e)k, hek: iparraldeko euskalkietan, aspiraketaren arabera

 

  • au, ori, ura, ok, oriek, ek: Ip (GN)

 

  • au / gau, ori / gori, ura /gura, ok, ebek / gebek, oriek /goriek, aiek / gaiek: Heg (GN) («g-» dutenak izenlagunak direnean)

 

  • gau, gori, gura, gebek, goriek, gaiek: (Aezk).

 

  • kau, kori, kura, koek, koiek, kaiek: (Zar)

 

  • kaur, kori, kura, kauk, koiek, kek: (Er)

 

  • (B): au, ori, a, onek / oneek, orrek / orreek, a(r)ek / areek:
    azentua pertinentea dute, beraz. balio fonologikoa du:

 

                                   onek (sing) / ónek (plur)

 

EUSKALKIEN EZAUGARRI NAGUSIAK

HIZKUNTZAREN MAILEN ARABERA

 

 

 

  1. MAILA FONIKOA

 

1. 1. BOKALISMOA:

 

® Segmentoak

 

                  <ü> (Z), Ek (BN) Amikutze eta, agian, Bardoze

 

Bokal sudurkariak (Z)z baino ez dira agertzen. (Er)z galduak

 

Tinbre aldaketak:

 

 Irekidura: e > a (r eta l soinuen aurretik): (B) barri, bardin, ardiesten, baltz…

 

Itxidura: o >u (sudurkariaren aurretik doanean eta sudurkariaren ondoren albokari batek jarraitzen badio): (Z), gutxiago ekialdeko hizkeretan:  zuñ, nuiz, ezkuntzen, hunek; mulde, muldatü,…

 

Asimilaketak: -i-ü > ü-ü; u-ü > ü>ü; ü-i > ü-ü: (Z) ülhün, banündü, zütü; bürü, üsü, bürdüña

 

                          -i-u > u-u: (Er) ainguru, buluzi (Erronkarierak, Ek (BN)k, Ip (GN), Hg (GN)k beste asimilaketa asko ere badituzte, izan ere bokal guziekin gertatzen dira, hala ere, fenomenoak mugatu behar direnez, sinalatutako  honetan geldituko nintzateke).

 

Disimilaketak: (Ez dira, oro har, isoglosak markatzekoak. Ez nituzke markatuko).

 

Galerak:

 

a) Aferesiak: Ip (GN), Hg (GN), (Aezk), (Zar), (Er), Iparraldeko hizkeretan gutxiago: kusi, karri, zagutu, uzu, tiat…

 

b) Sinkopak: Ip (GN), Hg (GN), (Aezk), (Zar), (Er), Iparraldeko hizkeretan: erten, abrats, tenpra.

 

c) Apokopea: Ip (GN), Hg (GN), (Aezk), (Zar), (Er), Iparraldeko hizkeretan: inozent, mement, berant, errient, espos.

     

 

  Bokal bikoitzak: ziratee, beitukee, zioyeen (adizkietan eta

 fonetika sintaktikoan eta morfologian gertatzen direnak). Ekialdeko euskalkietan ugariak dira, kontsonante baten galeraz, gertatzen direnak. Baina, denak ere, ez dira hain bereizgarri eta adierazgarriak, fenomeno bezala, isoglosak markatzeko, beraz, markatuko gabe utziko dira.

 

     ® Sekuentziak

 

                  Diptongoak: Beherunzkoak baino ez.

 

  • Aldaketak:

 

au>ai: (Z), Ek (BN) Amikutze, (Er): aizo, gai, gaiza

au>ou: (B), Ip (GN), (Aezk), (Zar): nou, noue, doudie, gou (<(h)au, nousi (na(g)usi).

au>eu: (B), Ek (BN): geur, geubez, jeutsi

au>ab: Hg (GN), (Aezk): absarta, abrera, (g)ebek (<(h)auek.

eu>au: (B), Ip (GN), Hg (GN), (Aezk), (Zar), (Er): auskara, auli, auri, naure, gaure, nauren, daus.

eu>eü / ei / eta murrizketak: (Z), Ek (BN) Amikutze, (Er): deüs, üskara, ein (<e(h)un), eitzi (eutzi/utzi).

ai>ei / ei>ai: (B), Ip (GN), Hg (GN), (Aezk), (Er): gei, nei / gaigo, odaia, ogai 

  eu>au) seindia, zunbeit, orei

 

  • Murrizketak:

 

            au>ü: (Z) jin nün

            au>u>i: Ek (BN): nizi, dixi

            au>a: (B): intxurra, iruntsi, iruli

ai>i: (Z), (BN), (Aezk), (Zar) niz, zite, giten, (Z) asimilaketaz   ü: gütü.

 

 Bustidura sortuz:

ai>i: Ip (GN), (G), (B), beziñ, biño,

ai>a: (B), Ip (GN), (G): nax, gatx. baño, laño, gaxto.

ei>e / i: (B): aretx, elexa.

oi>o: (B) gox, nox.

 

  • Sorketak: Iparraldeko hizkeretan eta Ip (GN)ko zenbait hizkeretan ere, eta partizipioetan, batez ere:

erraiten, igaiten, izaite, kadeina. Hauez gain, hots bat galduz agertzen direnak daude: zautu, nausi, aitzen. Uste dut, partizipioenak izan ezik, besteak denak ere bazter daitezkeela.

                                     

 

      Hiatoak

 

  • Fonetika sintaktikoa

-a mugatzailea lexemek hartzen dutenean, hiatoan gelditzen diren bokalak hainbat aldaketa izaten dituzte. Aldaketa horiek eten gabe sortzen joaten dira eta, ondorioz, polimorfismo ugariegia aurkitzen da. Etiketatzerakoak –e eta –o bokalez amaitzen diren lexemak uzten dira – hizkuntza mintzatuan zenbait lekuetan aldaketa bortitzak izan arren- euskara idaatzian ez baitira hain nabarmenak.

 

 

-a + -a>-aa, -ea, -ia, -í: (B), (G).

(G), (Z), (Er) (Hau ez da aurkituko, ez baituzte euskalki hauetako testuetan tilderik jartzen).

            -ra: (Zar).

 

-i + -a > -ia > -ija / -ie, -ije (sortzen den sabaiko kontsonantea artikula puntu eta modu desberdinak hartzen dituelarik: oro har, mota bateko edo bestelako aldaketa euskalki guzietan.

 

                                               –u + -a > -ua>-uba / -uya / -ue / -ube (B), (G),  (L), Ek (BN)

 zenbait leku zehatzetan.

 -iua: (Er): buriua; (-ioa ere ager daitekeelarik)

 -ia: (Z), (Er), Ek (BN): buria.

 

 

  • Fonetika orokorra

 

Barruko eta kanpo sandhietan gertatzen diren tinbre aldaketak ere kontutan hartzekoak dira:

 

a>e / i, u bokalen – edo erdibokalen- aurretik edo atzetik doazenean.

Eremuak: (B), (G), Ip (GN), Hg (GN): aizpe, ikesi, ugeri, bigerna, apur bet, begi bet.         

 

 

 

1. 2. KONTSONATISMOA:

 

® Leherkariak:

 

  • Hitz bukaeran

(Er) gertatzen dena adizkietan: dud

 

  • Hitz hasieran

Interesgarria litzateke ikustea posizio horretan pertinentea ez den ahostun / ahoskabearen arteko banaketa dialektala, baina hain maiztasun handikoa denez, ez da kontutan hartuko.

 

  • Sonanteen ondoko neutralizazioa

 

p, t, k ® b, d, g ahostuntzen dira sudurkari eta  albokariaren aurrean

 

      (Z) eta (Er): igante, alt(h)e, (h)anko

(Z) denboa / (Er) tenpra

(Z), (Er) golde

Etiketatzeko neutralizatzen ez direnak  jasoko dira, ahostun egiten ez direnak, alegia eta, baita ahostuntzen direnak ere, informazio orokorra izateko. Beti aipaturiko bi euskalkietakoak, (Er) eta (Z), bakarrik markatzen direlarik.

Beste euskalkietan testuinguru horretan ageri diren ahoskabeak ez dira jasoko, ez baita fenomeoa  pertinentea euskalki horietan eta ager daitezkeen kasuak solteak eta ez-sistematikoak direlako. Esaterako, EK (BN)ko azpi-euskalki desberdinetako: ‘nuntik’, ‘hantik’, ‘hementik’, ‘ontasunen’, ‘huntasunak’.

 

  • Errotazismoa

 

d>r posizio desberdinetan:

(Er) gertatzen den: dud > dur aldaketa.

(G), (B), ero, lori, iria, bire

 

  • Leherkari aspiratuak

Hauek ere jasotzea interesgarritzat jo daiteke, egoera eta presentzia nolakoa zen jakiteko, baina denak markatzen ibiltzea astunegia gertatuko litzateke. Beraz, ez dira jasoko.

 

 

 

® Afrikariak

 

Hegoaldeko testuetan arazo latza dago, askotan ez direla afrikarien grafiak erabiltzen igurzkarienak baizik. Edonola ere, igurzkarienak agertzen badira ere, artikula-puntuarekin sortzen diren bizkar-hobietako / mihipunta-hobietako hotsen arteko nahasketak seinalatuko dira.

 

 

® Igurzkariak

 

  • Ezpain-hortzetako ahoskabea

Interesgarria izan arren maiztasunaren banaketa diatopikoa jasotzea ez da markatzen, ugariegia delako eta ez hain azpimarragarria.

 

–  Hots honen ordez, biezpainetako leherkari ahoskabea, [p] sistematikoki ahoskatua izan da (G), (B) ekialdeko azpi-euskalkian eta Ip (GN)ko hizkera batzuetan. Aski ezaguna denez hots honek balio horrekin hartzen duen isoglosa, markatu gabe uzten da.

 

  • Txistukariak

Artikula-puntuarekin sortzen diren bizkar-hobietako / mihipunta-hobietako hotsen arteko nahasketak seinalatuko dira, batez ere, (B)ko, (G)ko testuetan agertzen dira.

 

Oro har, bestu euskalkietako testu askotan <zt> sekuentzia <st> bezala agertzen da, baita Iparraldekoetan ere: ‘estute’. Horiek ez dira seinalatzen, ez baitute nahasketa fonologikoa agertzen, ahoskera automatikoa, testu inguruak eraginda, baizik.

 

Hg (GN) eta (Aezk)ko testuetan instrumentalaren atzizkia <-s> da. Hau ere, aldaketa fonologikoa ez denez, ez da hemen jasoko.

 

Baita, hasierako posizioko sabaiko igurzkariak: xorta, xuri, xori, xukatu eta (Z)ren kasuan afrikatuarekin dituen txandaketak jasotzen dira. Baina ez, aldiz, hegoaldeko euskalkietako afrikariak, horiek baitira orokorrak. Baina, jasotzen dira agertzen diren hasierako posizioan dauden igurzkari sabaikoak Baztango testuetakoak esaterako.

 

(B)z sabai-aurreko igurzkari ahoskabea ager daiteke bizkar-hobietako igurzkari ahoskabearen bilakabideaz, <i> bokalaren ondoren joaten denean: ‘gixon’, ‘ixan’. Kasu hauek ere jasotzen dira.

 

Iparraldean, xistukari mailan, hots ahostunak ere gertatzen dira. Testu idatzietan ez direnez bereizten, ezinezkoa da markatzea.

 

 

 

  • Yod hotsa

Kapitulu honetan ‘yod hotsa’ren azpian ager daitezkeen ahoskerak markatzen dira:

 

–          [ j ] sabaiko hurbilkaria: Ip (GN), Hg (GN),

                                                                       (L), Mend (BN), (B).

 

–       [dz] sabaiko igurzkari ahostuna: Ek (BN), (Z).

 

–       [ S] sabaiko igurzkari ahoskabea: Hg (GN),

                 (Aezk), (Er)

 

–       [ x ] belare igurzkari ahoskabea: (B), (G), Ip (GN), Hg (GN), eta baita (Aezk), (Zar) eta (Er).

                            

Biltzen direnak hasierako posiziokoak dira, ez dira hitz barruan agertzen direnak markatzen, ‘fonetika sintaktikoan’ armonia bokalikoz aipatutakoak izan ezik.                           

 

  • Bustidura / Sabaiko hotsak

 

–       Kanpoan uzten dira: bustidura automatikoa, sabaiko hots guziak hartzen dituena, hain baita ugaria eta kasuistika handikoa: ‘illoba’, ‘ezpaña’, ‘erdolla’, ‘ixillik’, ‘itxaso’, ‘arraña’, ‘bioliñ’, ‘nunbaitt’, ‘atxur’.

Bestalde, kanpoan uzten da ere, arrazoiak bistakoak direlako, bustidura adierazkorra.

 

–       Markatzen da:

 

  • Leherkari mailan: balio fonologikoa duena: ttut /tut Ip (GN), Iparraldeko euskalkietan: otto /oto.
  • Sudurkarien mailan balio fonologikoa ere dutenak: min / miñ (B).
  • Despalatalizazio kasuak: botoila, teila, dinozu (Aezk), (Zar), Mend (BN), (B).

 

 

  • Aspiraketa

Leherkari aspiratuetan esan den bezala, hemen ere, aspiraketa ez da jasotzen, hain aipatu diren arrazoiz gain, aspiratzen ez diren <h> ortografikoak ere agertzen direlako eta horrek, ikuspuntu dialektaletik, informazioa nahastuko lukeelako.

 

 

                                       

  • Dardarkariak

Biltzen diren kasuak honako hauek dira:

 

–          ‘-r + kontsonante’  taldean doan galera: nok, inok, nogaz, … (B).

–          Bokal arteko dardarkari bakunaren galera (Z)z gertatzen dena. Honek, ager dezake, diakroniaren ikuspuntutik noiz agertzen den testu idatzietan.

–          Garai zaharreko azken posizioko dardarkari galdua, gorde dena zenbait lekutan: laur, hirur.

–          Agian, Iparraldeko testuetan, dardarkari anitza eta bakunaren arteko nahasketak, ugariak direnak euskalki batzuetan batez ere.

 

         

  • Kontsonante taldeak

         

  • Hainbat multzo jaso daitezke, baina bat baino ez da jasotzen -r(t)z- taldea: ‘bortz’, ‘ortzirala’, ‘bertze’  arrazoia -st- taldearekin isoglosa interesgarria gerta daitekeelako.

iruzkina

            IRUZKINA

 

            SARRERA: Testu mota eta idazlea. Idazlearen datuak. Testu mota eta generoa. Garaia. Gaia (esaldi batean)

            IRUZKIN LITERARIOA:

 

            PROSA:

  1. ZER kontatzen duen.
  2. NOLA kontatzen duen
    1. ikuspuntua:
      1. istoriatik at: orojakilea edo kontalari objektiboa.
      2. Istoria barruan: pertsonaia nagusia edo 2.mailakoa.

2.- kontatzeko modua

  1. Narrazioa: estilo zuzena, zehar estiloa, zehar estilo librea.
  2. Deskripzioa: honen justifikazioa eta funtzia.
  3. Denbora

3.     ZER KONTATZEKO: Hau ez dugu egingo, puska bat baino ez daukagulako eta horrekin ezin delako interpretaziorik egin.

  1.  

                                    POESIA

           1.- MAILA FONIKO-ERRITMIKOA: Neurria, errima, lizentzia metrikoak (sinalefak, elisioak, sineresiak, mutuketak), baliabide estilistikoak (zangalatrabuak, aliterazioa, anafora…)

           2.- MAILA MORFOSINTAKTIKOA: egitura nominala edo aditzezkoa, adjektibazioa, baliabide estilistikoak (paralelismoa, kiasmoa)

          3.- MAILA SEMANTIKOA: Errekurrentziak edo isotopiak, iteratzen diren semak. Figurak: tropoak (sinedokeak, metafoeak….)

 

            IRUZKIN LINGUISTIKOA:

 

            1.- MAILA FONIKO-FONOLOGIKOA

            2.- MAILA MORFOSINTAKTIKOA:

                        -Deklinabidea

                        -Aditza

                        -Perpausak

                        -Lokailuak

            3.- MAILA LEXIKOA

                        -Maileguak

                        -Eratorriak

                        -Konposatuak

            4.- ONDORIOetan euskalkiarekin lotu.

 

 

10 .EUSKAL DIALEKTOLOGIA

10.- Euskal dialektologia: historia eta euskalkien banaketa

 

            Gure hizkuntzaren literatura hasi zenetik (XVI. mendean) idazleek euskeraren banaketaren kontzientzia izan dute. Euskararen zatiketa horrek idazleengan ardura sortu izan du hasiera-hasieratik, ulergarritasun arazoen beldur zirelako. Hau da, ez zekiten nola idatzi ahalik eta irakurtzaile gehienengana hurbiltzeko. Hortaz, euren obretan arazo honen berri eman zuten, eta zeharka bada ere, dialektoak nola ikusten zituzten adierazi zuten.

 

            Idazle klasikoetan, Etxeparek berak ere euskararen banaketaren kontzientzia baduela ikus genezake, bere obran Garaziko euskara aipatzen baitu. Leizarragak ere Testamentu Berria itzultzeko hizkuntza aukeraketa zela eta, arazo ugari izan zituela nabarmentzen du. Bere hitzaurrean euskara etxetik etxera aldatzen dela aipatzen du. XVII. mendean, Axularrek Gueroren (1643) hitzaurrean Euskal Herriko probintzia ezberdinak aipatzen ditu eta badakiela ezin dela euskarak hauetako bakoitzean hartzen dituen molde guztietara hedatu. Honez gain, lexikoan aurki daitezkeen ezberdintasun batzuen berri ematen du.

 

            Urte batzuk geroago, Tartasek bere Onsa hilceco bidian (1666) iparraldeko hizkeren zatiketa aipatzen du.  Lurralde bakoitzari bere aldakia ezartzen dio. Bere lana egiteko Arueko euskara ardatz nagusitzat erabili duela dio, baina beste hizkeretatik ere bere lanak zerbait baduela aitortzen du. Arnaud Oihenart, ostera, euskalkiez ohartzen lehenengoa izan zen, euskalkiak aztergaitzat hartu baizituen. Beste idazleek ez zuten horren oharmenik, ezberdintasunei buruz mintzatzen dira, baina arazo eta eragozpen bezala, ahalik eta lurralde zatirik handienean ulertuak izan nahi dutelako. Oihenart euskararen beste arlo batzutan ere aintzindari izan zen; adibide bat eskaintzearren, gramatika antzeko bat idatzi zuen iparraldeko euskalkietan oinarritua. Dialektologiara itzuliz, hizkuntza deskribatzeko euskalkiak erkatu behar direla konturatzen da eta hau oso ikuspegi modernoa izan zen. Esan behar da, Oihenarten lan erraldoia historia arlokoa izan zela, beraz, dialektoak deskribatzerakoan ere historiaren ikuspuntutik egiten du. Leinuen banaketan oinarrituta sailkatzen ditu euskalkiak Oihenartek. Oihenarten historiako lan erraldoi hori Notitia utriusque Vasconiae tum Ibericae tum Aquitanicae (1638) izan zen eta bertan aurki dezakegu euskararen euskalkien banaketa. Lan horretako bi kapitulu euskarari eskaintzen dizkio eta hauetan ortografiaz, ahoskeraz eta aditzaren joskeraz edo euskararen antzinako zatiketaz dihardu. Beste kapitulu bat euskararen hedadurari eskaintzen dio. Deklinazio eta konjugazioetan oinarrituta lau dialekto bereizten ditu Oihenartek: iparraldekoa, Nafarroakoa, Gipuzkoakoa zeinetan Arabakoa ere sartzen duen eta Bizkaikoa.

 

            Ia mende bat beranduago Axularren jarraitzen zen Sarako Etcheberrik Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna (1718) argitaratu zuen. Bertan Euskararen apologia egin zuen (euskaraz idatzi zuen lehen apologista izan zen). Etcheberrik ez ditu euskalkiak sailkatzen, baina ebidentzian jartzen du lekuaren arabera hizkera ezberdinak daudela eta hori arazo bat dela elkar ulertzeko. Honek idazle honek dialektologiaz zuen ezagutza sakona erakusten du.

 

            XVIII. mendera jauzi eginez, idazle klasikoekin alderatuz, dialektologia sakonago tratatzen hasten dela ikusten dugu eta baita teknika berriak sortzen ere. Aldaketa honen aintzindaria Manuel Larramendi izan zen, bai metodologian eta bai euskalkiak azaltzeko eragatik ere. Askok dialektologia orokorreko aiztindari izatea Jovellanosi egozten diote, baina Jovellanosek Larramendiren eragina izan zuen. Euskararen apologista sutsu honek, alde batetik hiztegi eta gramatika bat egin zituen. Mitxelenak Historia de la literatura vascan (1961) Larramendiri dialektologiaren aintzindari izatea egozten dio. Larramendik garatu zuen metodologia galdekizunetan oinarritutako izan zen eta Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence, Latín (1745) lanean erabilitako metodologia aipatzen du: “Las he andado todas -probintziak- con sobrada fatiga, aunque algunas con más celeridad de la que quisiera preguntando y ciertas voces oía para colocarlas después en las correspondientes castellanas”. Galderak egitean frantsesez eta euskaraz zekiten informanteak, gazteleraz eta euskaraz zekitenak eta euskaldun elebakarrak erabili zituela gaineratzen du, baita material askeak zein arteztuak jaso zituela. Euskararen dialektoen banaketari dagokionez, gaia sakonduz eta hizketak ezagutuz doan heinean banaketa ere zabalduz eta zehaztuz doa. El imposible vencidon (1729) dialektoaren definizioa eman ostean dialektoen lehenengo sailkapena egiten du: “así el Bascuence tiene el dialecto Guipuzcoano, del Señorio, o Bizcaíno, y Navarro, ó Labortano, que comunmente es el mismo”. Diccionario Trilingüen (1745) formulaketa bera egiten du ,oro har: “a tres dialectos principales reduciremos todos los que tiene el vascuence; al navarro, al vizcaino y al guipuzcoano”. Hala ere, hurrengo kapituluetan dialekto bakoitza deskribatzerakoan lapurtera ere dialekto bezala hartzen du, nafarreratik sortua dela gaineratzen badu ere. Bukatzeko, Corografia de Guipúzcoa (1882) lanean euskalki guztien desberdintasunak eta ezaugarriak seinalatzea lan luzea dela esaten du, baina euskalki bakoitzaren ezaugarri nagusiak seinalatzen ditu: zubererarenak, lapurterarenak, bizkaierarenak, nafarrerarenak eta sakonkien gipuzkerarenak. Ez du argi uzten horietako bakoitza euskalki propiotzat hartzen duen edo aurrekoetan bezala, ez dien euskalki kategoriarik ematen. Pentsa liteke, hizketa bakoitza berariaz aztertzen duenez, bakoitzari nortasun propioa ematen diola eta beraz lehenagoko hiru euskalkiko ikuspegitik, euskara bost euskalkitan banatzen dela baieztatzera pasatzen dela.

  

            Larramendi ezkeroztik, hainbat jarraitzaile izan zituen bere lanak eta metodologia berriak. Hala ere, XIX. mendean euskal dialektologiari (orain arte ere) ekarririk handiena egin zion pertsona aipatu behar dugu: Luis Luziano Bonaparte Printzea. Berari zor dizkiogu irizpide linguistikoz egindako euskalkien lehen sailkapena, lehen mapa linguistikoa eta zenbait euskalkitako testuen argitalpenak ere. Euskal Herri osoan hizkuntzaren kezka ernarazi zuen eta akademia oso bat bildu zuen bere inguruan. Euskara gaietan garaiko gizon jakintsuenak, denak batera lanean ipini zituen datuak batzen, itzulpenak egiten, herrietako eta baserrietako erabilera konkretuak batzen. Euskalkiak sailkatzeaz gain, azpieuskalkiak eta aldakiak ere zehaztu zituen eta gaur ere sailkapen baliagarria da.

 

            Bonapartek berak zein bere laguntzaileek bi motatako materialak erabili zituzten: zuzenak eta zeharkakoak. Zuzenak lekukoen ahoetatik jasotakoak dira eta bi motatakoak bereiz daitezke: Bonapartek berak kanpo-lanean Euskal Herri osoko eta batez ere Nafarroa eta iparraldeko hiru lurraldeetako herri eta baserrietan jasotakoak eta bere laguntzaileak Bonapartek aurretiaz seinalatutako puntu zehatzei buruz bildutakoa. Zeharkakoak berriz itzulpenak dira. Euskal Herrira zenbait bidaia egin zituen eta hortik jasotakoarekin euskakien sailkapena eman zuen. Esan behar da, sailkapen ezberdinak eskaini zituela, hizkuntza gero eta gehiago ezagutuz joan zenean aurretiaz egindako sailkapenak moldatzen baitzituen. Euskalkien lau sailkapen eman zituen: 1861, 1864-1865, 1866 eta 1869. Azken sailkapenean, Le Verbe basque in tableaux (1869) lanean eskainitakoan, ondorengo sailkapena egin zuen, euskalkiak hiru taldetan banatuz: A, bizkaierarekin, B, Gipuzkera, Iparraldeko Goi-Nafarrera, Hegoaldeko Goi-Nafarrera eta Lapurterarekin eta C, Zuberera, Ekialdeko Behe-Nafarrera eta Mendebaldeko Behe-Nafarrerarekin.  Aipatutako zortzi euskalkiak hogeita bost azpieuskalkitan banatzen ditu eta berrogeita hamar aldaki zehaztu zituen (hauetako bakoitza herrigune baten izenarekin ematen du)

 

            Sailkapenak eta mapak egin ondoren, euskara aztertzen jarraitu zuen eta egindako sailkapenari ohar batzuk egin zizkion: Erronkarierari euskalki propioaren izaera eman zion. Arturo Campionek ere hala uste zuela esan zion eta Bonapartek ere euskalki propio bezala ikusten zuela gehitu zuen. Baztango hizkerari dagokionez, azken sailkapenean Ip (GN)n kokatu zuen eta, agian, (L)ren barruan kokatzea egokiagoa zela ikusi zuen. Azkenik, Ip (GN) eta Hg (GN) alde batetik, eta Mend (BN) eta Ek (BN) bestetik, jendeak lau hauek bi euskalkitara murriztea egokiagoa zela esango zuela adierazi zuen. Hala ere, berak lau euskalkitako banaketa mantendu zuen.

 

            XX. mendeari dagokionez, euskal dialektologiari egindako ekarriak ere ugariak izan dira, nahiz eta Bonaparterenak baino xumeagoak izan diren. Arturo Campionen lanak aipatzekoak dira eta baita Azkuerenak ere. Azken honek, batez ere, dialektologian lan handia egin zuen. Euskalkiak sailkatzeko Bonaparteren irizpideari jarraitu zion, baina aldaketa batzuk eginez: Ip (GN) eta Hg (GN) euskalki bakarrera ekarri zituen eta baita Ek (BN) eta Mend (BN) ere, besteak beste. Azkuek lan handia egin bazuen ere, interbentzionista zela egotzi behar zaio.

 

            ATZERRITARAK: Mende honetan ere, zenbait atzerritar aipatu behar dira: Van Eys, Vinson, Trebitsch. Lacombre.... Hauek ere euskara aztertu zuten eta, besteak beste, aipagarria da bizkaierarekin egon zen polemika. Lacombe izan zen polemika honen bultzatzaileetako bat. Garai zaharrean bizkaiera beste hizkuntza bat izango zela zioten batzuek eta denborarekin euskara hurbildu zela. Hau guztia baztertu zuten Urkixo eta beste jakintsu batzuek, hala ere, denek bizkaiera beste euskalkietatik nahiko aparte ikusten zuten. Mitxelenaren ustez, bizkaierari egozten zitzaizkion ezaugarri hauek ez dira bizkaierarenak soilik eta honi hiperbizkaiera deitzen dio.

 

            ATLASGINTZA: XX. mende honetan ere, atlasgintza ezin huts dezakegu aipatu gabe. Jaques Allières-ek, esaterako, iparralderako Petit atlas linguistique basque-français (1977) argitaratu zuen. Euskararen atlasa egiteko, aldiz, saiakera ezberdinak egon ziren. 1918an Urkixok Eusko Ikaskuntzaren kongresuan atlas egiteko beharra azpimarratu zuen. 1920an Menendez Pidalek ere arrazoia eman zion. Gerra ostean ere zenbait ekimen egin ziren atlasa bultzatzeko. Azkenean, 1982an euskaltzaindiak hartu zuen atlasaren egitasmoa eta 1987an inkestak egiten hasi ziren.  Hizkuntzaren maila guztiak biltzen ditu: lexikoa, morfologia, sintaxia eta fonetika. Datuak biltzeko 2762 galderatako galdera-sorta prestatu zen eta 145 lekuko aukeratu ziren. Orain argitaratu berri da lehen tomoa.

 

            Amaitzeko, XXI. mendean, Koldo Zuazo aipatu behar dugu. Zuazok, egungo euskara kontutan hartuta, sei euskalkitzan banatzen du euskara: mendebala (bizkiera), erdialdea (gipuzkera), nafarrera (goi nafarrera, gipuzkoako herri batzuk, Sakana eta Aezkoa), nafar-lapurtera (lapurtera, ekialdeko behe nafarrera eta mendebaldeko behe nafarrera), ekialdeko nafarrera (zaraitzera) eta zuberera. 

EUSKALKIEN EZAUGARRIAK

Hg (GN)

Bonaparteren sailkapenean: Mendebaldekoa, ekialdekoa eta iltzabekoa.

Maila fonikoa: armonía bokalikoa: kanpoko sandhiak iusten dira eta erregresiboa izan daiteke: enaz

Epentesiak ere badaude.

Yod hotsa, orokorrean sabaiaurreko igurzkari ahoskabea

Maila morfologikoa

Erg. Plu: -ek

Mugatzaile hurbila (ugaria): ok.

Datibo plurara: ei, eri, ari egui, ogi. ZHARRENA: ei (gehien dokumentaua)

Soziatiboa: formarik orokorrena:-ki

Instrumentala: -s aezkeraz bezala

Genitibo edutezkoa: -aren>ain

Ablatiboa:-rika//-rik/rik

Genitivo objetiboa-genitibizazioa: gure errebitceco; munduen juzgatzera

ERAKUSLEAK

Gau, ori gura, gebek, goiek gaiek

ADITZA

Iraganeko –n galdu

Edun/eradun; ezan/ereazan

LEXIKOA: ERRAN, TIP, ANDI , OROITU, GUTI ANIZ, DEUS BERTZE, HIRUR GIBEL…

 

IP(GN)

Ultzamakoa, baztangoa, bortzirietakoa, arakilgoa araizkoa gipuzkoakoa

Maila fonikoa+

Irekierak: i>e (nik nek); u>o; u>i

Itxidurak: itxe; tu>ti

Aferesiak, sinkopak, aferesi bustidurak (ditu –ttu)

Diptongoak ai>ei; eu>au; ea>ia; oa>ua

MORFOLOGIA

Deklinabidea: ek (erg. Plu) Baztan

Aren>ai; rik/rikan

s (instrumental)

AEZKERA

MAILA FONIKOA

I>E

SINJKOPA

Azenntua HG GN bezala

Diptongoak: aldaketak ai>ei, eu>au, au>ou

            Murrizketak: ai>i, ei>E

            Goranzko diptongoa badaude azentruaren eraginez

Kontsonantismoa: leherkari ahostunak: gurutz,gau

            Txistukariak: instru (s)

            Hurbilkariak: zailtza, zailela

Bustidura (n,l)

Yod hotsa: sabai aurreko igurzkari ahoskabea (xori)

MORFOLOGIA

Dekli: erg. Plu: el/ok; dat. Plu: ei

Partitiboa (rik, inoiz rikan), geni: ain; soziati:k; ablati: ra/tra; instru (s);

Erakusleak:

Aditza:

Aferesiak: itu, tu ituzu, ituzte

Iraganeko n desagertu

Subjuntiboaren erabilera handia: dezn, dezala

Sinkopak: dra, gra zra

Sintaxia: genitiibizazioa; bait/beit      bezain/bezein

Balin/balinba

Kos

Lexikoa: aho>ago, malur, oren, kausitu, ariora..

 

ZARAITZERA

Bokalismoa:

Irekidura: e<a; i>e; u>o

Itxidura: izagutu, iguzkia, inguru

Sinkopak: dexente daude: tipla, tenpra…

Diptongoak: ei>oi; ai>ei; eu>au

            Goranzkoak badaude azentu bortitzarengatik.

Murrizketak: niz, gan, beño, oritu

KONTSONANTISMOA: bustidura dexente dago ere

Yod hotsa: xau, xabe, jauna , jakin

Aspiraketa

Deklinabidea: nom sing:-ra (elizara); nom. Plu (ek), soziati (ki/kin): geni edutez (ain) abla (tik /etarik), dati plu (er), adla (ala/ra)

ERRONKARIERA:

 

 

 

            BIBLIOGRAFIA:

 

Pagola. R.M., 1991, Euskal dialektologiaren atarian, Bilbao, Mensajero.

P.R.M. (1994): Hizkuntzari buruzko Oihenarten zenbait ideia, Oihenarten laugarren mendeurrena, Iker-8, Euskaltzaindia, 115-134

                         (1992): Larramendi eta dialektologia, Manuel Larramendiren hirugarren mendeurrena (1690-1990), Andoain, 247-265

             

 

              

eratorbidea

9- Eratorbidea eta hitz elkartuak: ezaugarriak eta gertaerak.

           Gizartea garatuz doan neurrian, hizkuntza ere aldatuz eta garatuz doa. Lehengo euskal hiztunek hitzetik hortzera zerabiltzaten berba asko galtzen ari diren bitartean, haiek sekula entzun ez zituzten beste asko gure eguneroko bizitzetan sartu dira. Lanbide zahar asko desagertu dira, eta berriak sortzen doazen heinean agertuz doazen tresna, gertaera, kontzeptu, fenomeno eta ezaguera berriak nola edo hala izendatu beharrean aurkitu da gizona.

Lexiko berrikuntza fenomeno orokorra eta ohikoa da hizkutnza guztietan. Hala ere, hizkuntza batetik bestera desberdina da

Egun euskaraz 6 baliabide erabiltzen dira hitz berriak sortzeko: mailegutza, zabalkuntza semantikoa, berrezarpen lexikala, era-berrikuntza fonetikoa eta nik mintzagaitzat hartuko ditudan eratorpena eta konposizioa.

Eratorpena, autonomia lexikal osoa duen edota bestela esanda beregaina den erro edo oinarri lexikal bati posizio jakin batean autonomia lexikalik gabeko morfema  edo hizki bat edo batzuk eranstean datza.

Eratorbidean, oinarriaren esanahi kontzeptuala aldatzen da, flexioan, aldiz, ñabardura gramatikalak eransten dira baina esanahi kontzeptuala aldatu gabe.

                Beste alde batetik erator-hizkiek talde zabala osatzen dute eta elementu berriak erraz sortzen dira. Flexio hizkiena ordea talde itxia da eta ez da erraza elementu berririk sortzea. Honi gehitu behar zaio eratorbidean flexioan ez bezala hutsuneak (gaps) sortzen direla. Flexioan ez da egongo hemen erakusten diren gisako hutsunerik, erregularragoa da bai formaz, bai edukiz.

erator hizkiaren kokalekuaren arabera atzizki, artizki eta aurrizkiak bereizten direla. Zalantza barik euskaraz denaz bezainbatean aurrizkiak dira nagusi. Artizkiei dagokienez, –ra- morfema aipatu ohi da beti eta ia soilik horrelakoetan: eragin, eraman, erakarri erabili e.a. Baina bere emankortasun urria aitzakiatzat hartuta atzizki eta aurrizki bideak ekarriko ditugu bakarrik hona. Hemen soilik aurrizki eta atzizkiak aipatuko dira.

            Besterik barik ekin diezaiodan bada erator atzizkien sailkapena egiteari[1].

 

 

1. IZEN SORTZAILEAK

               

1.1. ABSTRAKTUAK

-TASUN[2]/-TARZUN[3] (dasun, -asun): garbitasun,

-TATE (-dade, -dare, -tade, -date): egitate

-EZIA: ahulezia,

-KERIA (-eria): okerreria.

-GO(A): apezgoa

-TZA(1)[4]: artzaintza,

-GINTZA (-kintza): ehungintza,

-ERA(1): luzera,

1.2. AGENTEA edo EGILEA

-ARI (-kari, -lari, -tari): kantari,

-GIN/-GILE (-kin, -kile): okin, zurgin …

-LE/-TZAILE: egile, hiltzaile…

-KO(1): etxeko,

-DUN(1): jostun

-ZALE(1): esnezale,

1.3. MULTZOA

-DI (-ti, -doi, -dui): pagadi, abesti…

-ERIA (-teria): umeteria, …

-TZA(2): dirutza,

-KETA(1): ardiketa

-KADA(1)/-TARA: ahokada, …

1.4. TRESNA, BALIABIDEA

-GAILU (-kailu): juntagailu, …

-GARRI (-karri): lokarri, ongarri,

-KI(1): estalki,

1.5. OBJEKTUA / PRODUKTUA

-KI(2): zerriki, saiheski,

-KO(2): gerriko, oinetako,

-KADA(2) (-ada): harrikada, …

-KIN(1): etekin,

-KARI(1) (-ari): janari, opari,

-KIZUN(1) (-izun): emankizun, igarkizun,

1.6. LEKUA

-TEGI (-degi, -egi): harategi, santutegi, liburutegi, Alonsotegi, epaitegi, amildegi, haurtzaindegi…

1.7. GARAIA

 

-TE(1): elurte, lehorte, izurrite, gosete, gerrate…

1.8. ADITZOINARI ERANTSIZ, EKINTZA / ONDORIOA

-TZE(1)/-TE(2): aterate /ateratze, errete / erretze…

-ERA(2) (-kera): sarrera, irteera, …

-MEN/-PEN (-mendu, -mendi): barkamen(du), aitorpen, luzapen / luzamendu, hitzarmen, oroimen, laburpen…

-ZIO[5] (-zino, -zione, -ziño): amorrazio, burutazio, barkazio, deizio…

-KETA(2) (-eta): azterketa, lapurreta, salaketa, zuzenketa, olgeta…

-KUNTZA[6]: hizkuntza, medikuntza, zapalkuntza…

-DURA (-tura, -kura): abiadura, komuztadura, egitura, ñabardura…

-KUNDE (-gunde, -kune, -kunte): aiherkunde, berpizkunde, nahikunde, erakunde, emakunde…

-TZA(3) / TZE(2): jaiotza, ezkontza, iraultza, bizitza, emaitza, laguntza…

-ADA: tarratada, bultzada, ziztada, taupada…

-ANTZA (-antzia, -entzia): alegrantzia, esperantza, fidantza, usantza…

1.9. ZERO ATZIZKIA; derivación impropia, Conversió sintáctica, Conversión

eduki, irabazi, ukitu, isuri…

 

2. IZENONDO- SORTZAILEAK

                2.1. UGARITASUNA/ MAIZTASUNA

                -TSU(1) (-zu): osasuntsu, arriskutsu, koloretsu, mukizu, Arantzazu…

            2.2. JATORRIA

-(T)AR (-dar): albaniar, bilbotar, zeaniztar, chomskytar, sabindar, gutar, kanpotar, baserritar…

            2.3. JOERA, ERRAZTASUNA, ZALETASUNA

                -BERA (-pera): hozbera, minbera, sentibera, egosbera…

            -KOI (-oi): elizkoi, herrikoi, etxekoi, aurrerakoi, atzerakoi, barnerakoi…

            -KARI(2): andrekari, egikari, lagunkari, zurrupakari…

            -KIN(2): jendekin, katukin, lagunkin, haurkin…

            -TI: gezurti, negarti, loti, lotsati, izuti…

            -TIAR/-LIAR: baketiar, etxetiar, ezkertiar, ezteiliar, ikusliar, egoiliar…

            -KOR (-or): emankor, sarkor, hilkor, lotsor, baikor…

            2.4. GAITASUNA

                -GARRI (-karri): negargarri, lotsagarri, ikusgarri, ulergarri, aipagarri…

            -KIZUN(2): sendakizun, barkakizun, hilkizun, etorkizun, eginkizun…

            2.5. JABEGOA

                -DUN(2) (-tun): ugaztun, zentzudun, bizardun, euskaldun, dirudun, txapeldun…

            -KO(3): bihotz oneko, hiru urteko, jenio txarreko…

 

3. ADITZ-SORTZAILEAK

-TU (-du): adiskidetu, haserretu, aberastu, argaldu, gaurkotu, oheratu…

            -(Z)TATU: aireztatu, egiaztatu, legeztatu, ureztatu…

            -(KA)TU: sailkatu, zirikatu, tartekatu…

 

4. ADITZONDO-SORTZAILEAK 

-KI(3): biziki, bortizki, ederki, poliki, ongi, egiazki…

            -TO (-do): ederto, polito, ondo, txarto…

            -RO: berriro, astiro, geldiro, luzaro, dongaro, emekiro, handikiro / handiroki…

            -KA: egurka, harrika, zirika, eztulka, urteka, ehunka, galde(z)ka…     

 

5. ATZIZKI HANDIGILE eta TXIKIGILEAK[7]          

-KOTE: liburukote, gizonkote…

            -TXO (-tto): etxetxo, liburutto, ttikitto, goiztxo…

            -XKA / -SKA / -XKO / – SKO: bidexka, sardexka, mordoxka, idisko…

            -ÑO: maiteño, xoriño…

            -TSU(2): azkentsu, bezalatsu, halatsu, bertsu…

            -KO: otsoko, mandoko, azeriko, zozoko…

            -ZKA (-zta): berdezka, gorrizta, zurixka, zurizta…

 

6. EUSKAL AURRIZKIAK[8]

            BIR- / -BER[9]: berregin, berpiztu, birloba, berrikusi…

            DES-: desegin, deserrotu, desegoki, desordu…

ERRE- / ARRA-: arrerosi, arrikusi, arrabildu, arralaba, arramaiatz, arralili…

EZ-: ezuste, ezbehar, ezizen, ezgauza, ezikasi, ezikusi…

Eratorbidea utzi eta hitz-elkarketara igarota, lehenik eta behin, kate bat hitz elkartutzat jotzeko baldintza batzuk bete behar direla esan behar dut. Sintaxian ezin era daitezke (bi izen elkarren ondoan ezin joan daitezke loturarik gabe), ezin daiteke hizkuntza-elementurik tartekatu osagaien artean (txori-kaiola ederra, *txori eder kaiola) eta modifikatzaileek hitz elkartu osoa besarkatzen dute: (etxeko [txori-kaiola], *etxeko txori [kaiola]).

Euskal hitz elkartuak gramatika kategorien arabera sailkatuko ditugu. Ugarienak izen elkartuak dira. Osagaien arteko harremanean oinarrituta bi sail bereiziko ditugu: kopulatiboak eta medekotasunezkoak. Lehenengoak bi osagaiak maila berekoak dituztenak izango dira, bigarrenek aldiz osagai nagusi bat edo buru bat (mugakizuna) eta bestea (mugatzailea) honen mendekoa izango dute. Buruak iragaziko dizkio bere ezaugarri guztiak hitz elkartuari. Sailkapenerako Euskaltzaindiak argitaratu Hitz-elkarketa / 4 liburuko 46.-47. orrialdeetan azaltzen denetik abiatuko naiz: 

 

1.      Bikoiztapenak: aurrez aurre, aurpegiz aurpegi, etxerik etxe, gorri-gorri, bihotz-bihotzean…

2.      Dvandva-elkarteak: seme-alabak, mendi-itsasoak, zuri-beltz, andra-gizonak, joan-etorri…

3.      Bahuvrîrielkarteak: sudur-luze, ipurtarin, begi-bakar, adar-bakar…

4.      Izaera-elkarteak: moldagaitz, pentsaezin, egonezin, ulerterraz…

5.      lotsagabe, lo falta erakoak: adargabe, lotsagabe, gogo falta, ahalegin falta…

6.      Aditz-elkarteak: odolostu, antzaldatu, indarberritu, lur hartu…

7.      Sintektikoak: hargin, legegile, atezain; etxe-garbitzaile, ume-zaintzaile, abeltzaintza, egur-bilketa, kantu kantari…

8.      Asmo-elkarteak: negargura, logura, diru-gose, etxe-zale…

9.      egin berri erakoak: etorri berri, jan-zahar…

10.  jarleku erakoak: itxarongela, jardunaldi, ikusmolde…

11.  eguzki-lore erakoak: azterketa-egun, aditz-komunztadura, ogi-zati, egun-erdi, berbaurre, aurreuste, kaka-usain…

12.  Atributu- eta koordinazio-elkarteak: lehendakari jaun, telebista-irrati…

13.  Tautologiazko elkarteak: Lizarra-Estella, garai-adin…

14.  Aposizioak: Oiz mendia, Xabier Lete poeta, D eredua, Santanape pilotalekua…

15.  Izengoiti-elkarteak: Lazkao Txiki, Marizikin, Marimotz 

16.  Sinbolismo fonetiko edo hots-uztardurak: barra-barra, tirri-tarra, plisti-plasta, zehatz-mehatz, txiri-txiri, tipi-tapa…

17.  Exoelkarteak: metahizkuntza, ultramore, supergizon, supernia…

 

perpaus elkartuak

8.- Arlo morfosintaktikoa (2): perpaus elkartuen egitura eta elementuen funtzioak.

 

            Perpausa gramatika guztietan agertzen den maila nagusieneko unitatea da, baina ez dago erabateko adostasuna bere defizinioa garatzeko orduan. Patxi Goenagak Gramatika bideetan lanean  perpausa ondorengoa dela dio: “Gramatikazko kontzeptu bat da, gramatikari dagokion eraikuntza teoriko bat. Gramatikatik kanpo ez dago perpausik. Hortaz, eztabaida luzeegia ez egiteko, esango dugu, perpausa esanahi osoa duen hots segida bat dela, gramatikaren arabera egituratua”.  Beraz, perpausa gramatikak aztertzen duen egitura izango da, gramatikak maila teorikoan sortua. Hortaz, gramatika arauen arabera izango da zuzena edo ez.

 

            Behin perpausa zer den argituta, perpausak bi multzo handitan sailkatuko ditugu: elkartuak eta bakunak. Perpaus bakuna bere barnean beste perpausik ez daukana izango da, hau da, aditz bakarra duena. Elkartua, aldiz, perpaus bakun batek baino gehiagok osotuko dute, aditz batek baino gehiagok hortaz. Elkartuak, aldi berean, juntadurazkoak edo menderakuntzazkoak izan daitezke. Oraingo honetan, elkartuetan sakonduko dugu.

 

            Perpaus elkartuak, beraz, perpaus bakunak konbinatzen direnean ditugu. Beste era batean esanda, perpaus elkartua bere barnean beste perpausen bat duenari deritzo. Perpaus hauek juntadurazkoak edo txertatze-bidezkoa izan daitezke:

 

–        (1) Mikelek gehiegi edan zuen             eta                mozkortu egin zen.

–        (2) Gure etxe alboan bizi den                gizona hiltzailea da.

           

            (1) perpausa juntadura bidezkoa izango da, juntagailuaren bitartez konbinatutako perpaus bakun bi juntatu baitira bertan. (2) perpausean, aldiz, perpaus nagusiaren barruan mendeko perpaus bat dago txertaturik, menderagailu baten bitartez. Baliabide hauek errekurtsiboak dira, hau da, egitura komplexuagoak sor daitezke hemendik abiatuta.

 

            Behin hau argituta, juntadura bidezko elkarketan sakonduko dugu. Maila eta izaera gramatikal bereko perpausak edo perpaus atalak elkartzen dira eta perpaus bakoitzak bere autonomia mantentzen du. Perpaus mota hauek loturazko juntagailu edo lokuzioen bidez elkartzen dira: (3) Etortzeko esan diot baina ez du nahi. Beraz, juntaduraren egitura nagusia hau da:

 

            α [α junt α]

 

            α edozein kategoria izan daiteke, baina kasu honetan perpaus elkarketaz dihardugunez,  α perpaus deneko kasua da interesatzen zaiguna. Hortaz, arinago esan dugun bezala, maila bereko perpausak izango dira eta ez bat bestaren mendeko, eta bien artean perpaus elkartua osatuko dute:

P [ P1 eta P2 ].

 

            Perpaus hauek juntatzen dituzten juntagailuak hitz solteak dira (eta, baina, edo…) eta, oro har, juntatzen dituzten osagaien artean kokatuko dira. Bestalde, juntagailuak (lokailuak ez bezala) ezin dira metatu: nekez ikusiko ditugu juntagailu bi elkarren segidan. Juntagailu hauek honela sailkatzen ditu Patxi Goenagak:

 

  • Emendiozkoak: mota honetako juntagailuek maila bereko osagaiak lotzen dituzte, baina osagaiak gehituz edo kenduz. Emendiozko juntadura, gehienetan, eta juntagailuaren bitartez egiten da. Kokaguneari dagokionez, eta azken juntagaiaren aurrean jartzen da, salbuespenak salbuespen.  Eta juntagailua erabilten dugunean, gehienetan, aditza pluralean erabiliko dugu: (4) sagarrak eta madariak ekarri ditu. Juntagaien ezabaketak ere maiz gertatzen dira (ezabatutako hori ezaguna denean), baina batzuetan ambiguotasuna sor daiteke: (5) Donostiako jokalariak eta arbitroak etorri dira.

 

  • Hautakariak: edo, edota, ala, nahi(z) eta zein dira euskaraz juntagailu hautakariak. Hautakariak bi juntagai edo gehiagoren arteko hautaketa egiteko erabiltzen dira.  

 

◦     Edo:  maila guztietako osagaiak elkar ditzake; oro har, adierazpen perpausetan agertzen da. Edo juntagailuarekin aditza beti singularrean jarri behar da, salbuespenak salbuespen: (6) Ura edo ardoa nahi duzu?

◦     Edota: (edo+eta): Edo juntagailuaren parekoa da. Edonon erabil daiteke, sinonimo eta zenbatzaileen artean izan ezik.

◦     Ala: maila guztietako osagaiak batzen ditu. Galde perpausetan eta zehar galderetan agertzen da, maizenik. Oro har, kontrako aukerak adierazten ditu, eta normalean, aditza singularrean jarri behar da, nahiz eta batzuetan pluralean azaldu.

◦     Nahiz / zein: Perpausak baino atal txikiagoak batzen ditu. Gehienetan orobatasuna adierazten du, hau da, hiztunari berdin zaio bata ala bestea.

  • Aurkaritzakoak: Juntagailu aurkariak bi osagairen arteko aurkaritza adierazteko erabiltzen dira. Bi aurkaritza mota ditugu, aski desberdinak:

◦     Baina motakoak: Juntagailua hau ez da erabateko aurkaritza. Era guztietako perpausak batzen ditu, eta osagai komunak ezaba daitezke bigarren juntagaian: (7) Etxea ez da merkea, baina polita da.

◦     Baizik eta  motakoak: Lehenengo juntagaia ezezkoa da, eta bigarrenak ezeztapen hori baieztatzen du: (8) Ez da merkea, garestia baizik.

            Txertatze-bidez osatutako perpausetan, perpaus nagusia eta mendekoa bereizten dira. Menpekoak sailkatzeko, Goenagak bi multzo nagusi bereizten ditu, adizkiari begiratuta: adizki jokatuak dituztenak eta jokatuko gabeak dituztenak.

            Aditz jokatua duten menpeko perpausei dagokienez, perpausari atzizki bat eransten zaio (edo aurrizki bat). Atzizki edo aurrizki hori perpaus osoari dagokio, baina aditzari itsasten zaio. Honela, menpeko perpaus mota ezberdinak sortuko ditugu. Oro har, betetzen duten funtzioaren arabera sailkatzen ditu Goenagak eta ez erabilitako atzizki edo aurrizkiari begiratuta:

  • Perpaus osagarriak: Aditz jokatua duen perpausa beste perpaus nagusiago baten osagai izango da. -EN, -ELA, BAIT-     bezalako atzizkiekin agertuko zaizkigu. (9) Azterketa zaila izan dela esan du.
  • Zehargalderak: Zehargalderak ere osagarriak direla esan daiteke, predikatu baten osagarri direlako. Zehargaldera hauek -EN atzizkiaz hornituta agertuko zaizkigu. (10) Zenbat urte nituen galdetu zidan.
  • Perpaus erlatiboak: Perpaus erlatiboak izen sintagma baten barruan kokatuta agertzen dira. Normalean, izen sintagmaren ardatz den izenaren ezkerretara kokatzen da. -EN atzizkia izango da perpaus hauetan agertuko zaigun menderagailua. (11) Lehen ikusi dugun neska gizon horren alaba da.
  • Konparazio perpausak: Konparazio egiturak adjektiboekin eta zenbait aditzondorekin aurki ditzakegu eta maila-aditzondoen nahiz izan sintagmetan aurkitzen ditugun zenbatzaileen zeregina betetzen dute. (12) Zurea bezain kotxe handia erosi du.
  • Perpaus adberbialak: Hauek aditzlagunaren funtzioa beteko dute perpausean. -ELA, esaterako, izango da perpaus adberbialak sortzeko erabiliko dugun atzizkietako bat. Atzizki honekin eratzen diren perpaus adberbialak bi motatakoak izan daitezke: denborazkoak, (13) Etxeko lanak egiten ari nintzela agertu zen; edo moduzkoak (14) odola dariola eraman dute ospitalera. Beste zenbait atzizkirekin ere eratzen dira perpaus adberbialak: -ELA ETA, -ELARIK, -ENEAN, -ENERAKO, -EN ARTE, -ELAKO, besteak beste.
  • Baldintzazko perpausak: Perpaus hauek ere aditzlagunaren funtzioa betetzen dute perpaus nagusian. Baldintzaren barrruan bi sail banatuko ditugu: Baldintza alegiazkoa, (15) Nire amak baleki, negar egingo luke; Baldintza ez alegiazkoa edo erreala, (16) Erortzen bada, altxatuko dugu.

Aditz jokatugabeekin, Goenagak ondorengo sailkapena egiten du har dezaketen tankerari begiratuta:

◦     Aditz-izena: egite, etortze….

◦     Aditz partizipioa: ekarri, eman, lagundu….

◦     Aditzoina: egin, etor, har….

◦     Etorkizuneko adizkia: egingo, lagunduko, etorriko….

Lau adizkiok perpaus txertatuetan ager daitezke, bakoitzean egoki den atzizki edo posposizioarekin batera.

Azkenik, perpaus elkartuen artean, hirugarren sail bat bereiz genezake: alborakuntza. Perpaus hauetan, perpausak inolako loturarik gabe kateatuta agertzen dira. Hau da, ez daukate ezta juntagailurik eta ezta menderagailurik ere: (17) lasai nago, ondo irtengo da. Hauetan bi mota bereiz ditzakegu:

  • Alborakuntza hutsa: Partikularik gabe sortutako juntadura da. Perpausez gain, sintagamak eta hitz elkarketak ere albora daitezke.
  • Errepikapen bidezko alborakuntza: Gehienetan errepikatzen den partikula aditzondoa da: (18) Baimena eskatu behar duzu, bai irteten zarenean bai sartzen zarenean.

Azkenik, testu mailako loturak adierazteko erabiltzen ditugun hitzak aipatuko ditugu: lokailuak. Juntagailuak ez bezala, perpaus berean lokailu bat baino gehiago ager daiteke.

Bost multzotan sailka ditzakegu:

Emendiozkoak: aurretik esandakoari zerbait gehitu edo gaineratzeko, adibidez: bestalde, halaber, orobat, berebat, behintzat, segurik, behinik behin, bederen, bederik.

Hautakariak: testuan adierazitako gauza edo ideien artean hautatzeko, adibidez: bestela, osterantzean, gainerakoan, gainontzean, ezpabere.

Aurkaritzakoak: aurretik esandakoari aurkaritza adierazteko, adibidez: ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik, bitartean, artean, alta, alabaina, dena dela, hala ere.

Ondoriozkoak: testuan zehar esandakoaren ondorio gisako zerbait adierazteko, adibidez: beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez, horrenbestez, halatan.

Kausazkoak: testu mailako kausazko loturak adierazteko, adibidez: izan ere, zeren, ze.

BIBLIOGRAFIA:

 

perpaus bakunak

7- Arlo morfosintaktikoa (1): perpaus bakunaren egitura eta elementuen funtzioak.

            Perpausa gramatika guztietan agertzen den maila nagusieneko unitatea da, baina ez dago erabateko adostasuna bere defizinioa garatzeko orduan. Patxi Goenagak Gramatika bideetan lanean  perpausa ondorengoa dela dio: “Gramatikazko kontzeptu bat da, gramatikari dagokion eraikuntza teoriko bat. Gramatikatik kanpo ez dago perpausik. Hortaz, eztabaida luzeegia ez egiteko, esango dugu, perpausa esanahi osoa duen hots segida bat dela, gramatikaren arabera egituratua”.  Beraz, perpausa gramatikak aztertzen duen egitura izango da, gramatikak maila teorikoan sortua. Hortaz, gramatika arauen arabera izango da zuzena edo ez.

            Behin perpausa zer den argituta, perpausak bi multzo handitan sailkatuko ditugu: elkartuak eta bakunak. Perpaus bakuna bere barnean beste perpausik ez daukana izango da, hau da, aditz bakarra duena. Elkartua, aldiz, perpaus bakun batek baino gehiagok osAtuko du, aditz batek baino gehiagok hortaz. Elkartuak, aldi berean, juntadurazkoak edo menderakuntzazkoak izan daitezke. Oraingo honetan, bakunetan sakonduko dugu.

            Hauek aztertzeko sailkapen ezberdinak egin daitezke. Patxi Goenagak esanahiaren arabera bost perpaus bakun mota sailkatzen ditu: adierazpen perpausak, galde perpausak, aginte perpausak, harridura perpausak eta baiezko/ ezezko perpausak. Predikatuaren araberako sailkapena ere egin genezake, eta honela, alde batetik atribuziozko perpausak eta bestetik perpaus predikatiboak izango ditugu.

            Sailkapenak sailkapen, perpauseko elementu nagusia aditza izango da, bere inguruan osatzen baita perpausa. Aditzaz gain, perpausa osatzen duten beste elementu batzuk ere badira; hala nola, izena, adjektiboa, aditzondoa, determinatzailea, etab. Hauek elkarren artean konbinatzen dira eta unitate handiagoak osatzen dituzte, hau da, sintagamak. Aditzaren inguruan batzen diren unitateek aditz sintagma osatuko dute eta izenaren inguruan batzen direnek izen sintagma. Sintagma hauek ere elkarren artean konbinatuko dira eta perpausa osatuko dute. Lehen ere aipatu bezala, aditz bakarraren inguruan batutako osagaiek osatutako egitura perpaus bakuna izango da.

            Izen sintagmari dagokionez, esan bezala, ardatza izena izango da eta bere inguruan bestelako osagaiak aurki ditzakegu: adjektiboa eta determinatzailea, besteak beste. Hala ere, ardatza izena izango da. Izenok arruntak (mahaia) edo bereziak (Mikel) izan daitezke. Izen arrunten artean , zenbakarriak (sagarra) eta zenbakaitzak (esnea) aurki ditzakegu. Zenbakarrien artean, bizidunak (txakur) eta bizigabeak (etxea) ditugu. Zenbakaitzen artean, ostera, neurgarriak eta neurgaitzak. Neurgarriekin asko/gutxi determinatzaile zehaztugabeak erabiliko ditugu (diru asko) eta neurgaitzekin handi/txiki, labur/luze, lodi/mehe erakoak (ekitaldi laburra).

            Izenordainei dagokienez, izena ordezkatzen duten izen mota bereziak direla esan genezake. Beraz, izenordaiek izenaren funtzioa beteko dute, azken batean, izena ordezkatzera datoz eta. Funtzio bera badute ere, izena eta izenordaina bereizten dituzten ezaugarrien artean izenordainek determinatzaile eta adjentiborik ezin har ditzaketela aipatu behar da. Hortaz, izen sintagma eurek bakarrik osatuko dute. Lau mota bereiz ditzakegu: lehengo, pertsona izenordainak eta horien barruan arruntak (ni, zu, haiek…) eta indartuak (neu, zeu, geu….). Bestalde, izenordain zehaztugabeak eta hauen barruan galdetzaileak (nor, zer, zein…) eta eratorriak (inor, norbait, zerbait…). Hirugarrenez, izenordain bihurkariak ditugu (bere burua) eta laugarrenez, elkarkariak (elkar).

            Determinatzaileak direla eta, lehenengo eta bat, izen arruntek (bereziek eta izenordaiek ez bezala) sintagma osatzeko beharrezkoak dituzten osagaiak direla esan behar da. Determinatzailearen funtzio nagusia, beraz, izen sintagma osatzea eta zehaztea izango da. Aikomen, Patxi Goenagak  determinatzaileekin egiten duen sailkapena:

  • Mugatzaileak:

◦     Artikulua: zehaztuak (-a, -ak, -ok) eta zehaztugabeak (bat, batzuk)

◦     Erakusleak: Arruntak (hau, hori, hura….) eta indartuak (erakuslea arrunteei -xe/-txe atzizkiak edo ber- aurrizkia erantsiz)

  • Zenbatzaileak:

◦     Zenbatzailea zehaztuak: kardinalak (bat, bi, hiru…), ordinalak (lehenengo, bigarren…), zatikakoak (erdi, heren…), ehunekoak (ehuneko hamarra…) eta banatzaileak (bina, hiruna…) sailka daitezke.

◦     Zenbatzailea zehaztugabeak: zenbat eta eratorriak, batzuk, zenbait, asko, gut(x)i, apur, anitz, franko, hagitz, hainbeste eta eratorriak, ugari, dezente, nahiko(a), aski, pilo / mordo / makina / apur / pixka / pitin / pare + bat.

◦     Zenbatzaile orokorrak: dena, guztia, oro, oso, bete.

  • Determinatzaile zehaztugabeak: zein eta bere eratorriak eta zehar eta bere eratorriak.

Izen sintagma osatzen duten osagaiekin jarraitzeko, adjektiboei helduko diegu orain. Adjektiboaren funtzioa izenaren gaineko informazioa ematea da, nolakotasuna adieraztea. Adjektiboaren barruan izenlagunak eta izenondoak bereiz genitzake. Izenondoak izenaren atzean joan ohi dira: “Etxea polita da”. Izenlagunak, ostera, aurrean agertzen zaizkigu eta gehienetan -ko eta -(r)en atzizkien bitartez lotzen zaizkio izenari: “Etxeko atea”, “Mutilaren laguna”.

Adberbioei dagokienez, aditzaren gertaera noiz, non, nola… gertatzen den zehazten dute. Adberbioen artean, adjektiboen artean bezala, bi multzo nagusi bereiz genitzake: aditzlagunak eta aditzondoak. Aditzlagunek kasu marka (amari, etxetik, kalera…) edo posposizioak (-ari buruz, -rik gabe…) agertuko dituzte. Aditzondoak kasu markarik behar ez dutenak izango dira. Hauen artean, bakunak (orain, hemen…) eta eratorriak (ederki, korrika, astiro, ederto, alferrik, horrela…) bereiztuko ditugu. Honen ildotik, Goenagak bost aditzondo mota bereizten ditu:

  • Denborazkoak: noiz galderari edo galdera horretatik eratorriei erantzuten dietenak: edonoiz, atzo, noizean behin. Beste esapide batzuk ere denborazkotzat har daitezke: artean, harrezkero, ingandero… bezalakoak.
  • Leku aditzondoak: non galderari erantzuten diote: hemen, hara, inon, hurbil… Kasu honetan ere, lekuzko aditzointzat har daitezkeen esapide batzuk ere badaude: kanpora, gainera… bezalakoak.
  • Modu aditzondoak: nola galderari erantzuten dioten: edozelan, honela, ederto/ederki….
  • Kantitatezkoak: batez ere, maila aditzondoak: oso, biziki, arras.
  • Iritzi aditzondoak: menturaz, dudarik gabe, noski.

Aditz sintagman, ardatza aditza dugu. Aditz hau perifrastikoa (aditz nagusia + laguntzailea: etorri naiz) izan daiteke edo trinkoa (nator). Bestalde, aditz jokatuak eta jokatugabeak ditugu. Jokatuek, besteak beste, pertsona eta denbora markak dituzte, jokatugabeek aldiz ez. Jokatuak izango ditugu orain aztergai. Hauetan, pertsona (komunztadura izan ohi du kasu gramatikalekin: nor, nori eta nork); denbora (orainaldia, iraganaldia eta alegialdia), aspektua (+ burutua, – burutua) eta modua (+ahala, -ahala) markatzen dira.  Adibidez “ joan naiz” aditzaren pertsona (1. sg), denbora (+oraina), aspektua (+ burutua) eta modua (-ahala) izango.

Aditz trinkoek hitz bakarrean gordetzen dute informazio guztia. Aspektuari dagokionez, ez daramate marka berezirik baina esanahiari dagokionez, trinkoek puntukaritasuna markatzen dutela esaten da. Denborari, pertsonari eta moduari dagokionez perifrastikoaren berdinak dira.

  

6. arlo fonikoa

6.- Arlo fonikoa: euskarak duen sistema fonikoaren azalpen sinkronikoa eta diakronikoa: ezaugarri nagusiak:

 

            Arlo hau aztertzeko Koldo Mitxelenaren Fonética Histórica Vasca (1961) erabiliko dut oinarritzat, hau baita euskararen fonetika (eta fonologia neurri txikiago batean) artezen eta sakonen artertzen duen lana. Txillardegiren Euskal Fonologia ere aipatzekoa da garrantzisko lanen artean, hala ere, lan horretan Txillardegik Mitxelenaren lana garrantzistuena dela esaten du eta ondorengo hitzekin goraipatzen du: Autore hauez gain, Rosa Miren Pagolaren eskolako apunteak ere osatzeko erabili ditut.

 

            Behin iturriak argituta, hel diezaiogun bokalismoari. Bokalen sistemari begiratzen badiogu, Mitxelenak sistema gaztelaniaren parekoa dela dio (gaztelaniak sistema hau euskaratik hartu zuela uste da). Euskarak bost bokal ditu /i, e, a, o, u/ eta denak agertzen dira azken posizioan (gaztelanian gertatzen ez den bezala). Hau hasieran horrela bazen ere, zenbait hizkerek <ü> bokala (ezpainetakoa, aurrekoa eta sabaikoa) garatu zuten Erdi Aroan: (Z), ek (BN) Amikutze eta Bardoze. Lafonek fonematzat hartu zuen hots hau, zenbait kasutan oposatzen delako (hün/hun), baina bikote hauek ez dira benetako bikote zaharrak eta, ondorioz, Mitxelenak ez dio fonema kategoria onartzen. Bokal honen jatorriaz, Bonapartek Pirinioetako beste hizkera batzuetan ere jaso zuela esan behar da. Batzuek gaskoieratik hartua dela diote eta beste batzuek zubereraz sortua zela eta gaskoierak bertatik hartu zuela.    

 

            Bokalismoarekin jarraituz, bokal sukurkariak aipatu behar ditugu. Zubereraz eta Erronkarieraz agertzen dira hauek (balio fonologikoarekin), baina esan behar da, antzina euskalki guztietan egongo zirela. Bokal arteko -n- galtzen zenean, desagertu aurretik bokal horiek sudurkari bihurtzen zituen. Beraz, hau dugu jatorria, bigarren mailako jatorria dute. Honek bilakabide ezberdinak izan ditu:

 

            BNB > B̃B̃ > BhB > BgB / BøB

            TESTIGANTZAK:

Naf: XI. Mendean galdua, Americ Picauden XII. Mendeko testigantza.

 Bizk: XVI.

Erron. XX. Mendean desagertu zen arte bizirik

Zub: gaur egun bizirik.

 

           

            Diptongoak direla eta, egun askoz ugariagoak direla aipatu behar da, bigarren mailako diptongo asko baitugu. Bokal arteko hurbilkarien galeragatik diptongoak ugaritu egin dira. Bestalde, aipatzekoa da garai zaharrean euskarak ez zuela goranzko diptongorik, 5 beheranzko diptongok osatzen zuela sistema.

 

            Kontsonantismoari erreparatzen badiogu, ezer baino lehen, Mitxelenak euskal kontsonante zaharren sistema errepresentatzen duen taula hau proposatu zuela esan behar da. Latinetik hartutako maileguak eta akitanierazko inskripzioetan agertzen diren hitzak oinarri hartuta errekonstrukzioaren metodologiaz baliatu zen:

 

Gogorrak

t

c

`c

k

N

L

R

Bigunak

b

d

s

´s

g

n

l

r

           

            Gaur, kontsonante ahostun eta ahoskabeen arteko oposizioa daukagu, baina garai zaharrean oposizioa bestelakoa izango zen: kontsonante gogor eta bigunak oposatuko ziren. Martinetek, aldiz, garai zaharrean galtzen joango zen kontsonante ahostun eta ahoskabe arteko oposizioa defendatu zuen.

 

            Taula hau mailaz maila aztertzen badugu, Schuchard-ek ere aipatu zuen /p/k maiztasun gutxi daukala. Gainera, Akitaniazko grafietan ez da agertzen eta euskarazko hitzetan hondar zaharreko gutxi daude. /p/, /b/ bikote zaharrik ere ez dago euskara zaharrean eta horrek antzinako euskaran /p/rik ez dagoela pentsatzera garamatza. /b/ hori /mb/ hots zahar batetik sortua dela dio Martinetek, horrela azalduko lirateke m/b alternantziak (baneki/maneki, bakailao/makailao).

 

            /t/ eta /k/ri dagokionez, Akitaniazkoa inskripzioetan txandaketa ugari agertzen direla aipatu behar da: sembetten/ sembetenis; sirico / siricconis. Grafia bikoitz horiek ez ziren geminatuak izango, seguruenik leherkari gogorrak zirela adieraziko zuten. Euskarak ez zuen leherkari geminaturik: cattus> katu, peccatum > bekatu. Leherkari bigunak, egungo ahostunak, ez dira inoiz geminatuen grafiaz idatzi.

 

            Beraz egungo leherkarien sistema p/b, t/d, k/g eta tt/ dd sabaikoek osatzen duten artean, sistema zaharrean, b, t/d, k/g egongo ziren eta sabaikoek, fonema izan barik, adierazkortasun balio izango zuten. Hasierako posizioan, latinezko maileguetako ahoskabeak ahostundu egin ziren euskaraz: lat. Corpus > gorputz. Hala ere, gaur zenbait euskalkitan, (B), berriro ahoskabetu dira: lat. Crucem > gurutz > kurutz.

 

            Txistukariei dagokienez, Akitaniako inskripzioetan, <s> grafiaz idatzita agertzen dira bai bizkar hobietako igurzkaria: cison, baita mihi puntakoa ere: sembe. Afrikatuak ere agertzen dira <x> edo <sx> grafiekin idatzita: ilurberrixso. Latinaren sistema fonikoa murritza zen euskararen sistemak zituen txistukarien hotsak adierazteko. Horregatik, inskripzioetatik ezin genezake ezer finkorik jaso.

 

            Txistukarien fonemei begiratzen badiegu, 3 igurzkarik eta 3 afrikatuk osatzen dutela ikusten dugu, bai garai zaharrean eta bai gaur. Hala ere, sistema hau simplifikatzen hasi zen Bizkaieraz (XVI. mendean jada sistema galdua du Micoletak) bizkar hobietako igurzkaria eta mihi puntakoak nahastuz. Gaur benetako desfonologizazioaz hitz egin dezakegu eta Gipuzkeraren eremura ere zabaltzen hasia da. Euskalki guztietan, afrikatuaren alde neutralizatu dira azken posiziokoak: lat. Fortis > bortitz, morfologian izan ezik (instrumentala).

 

            Sabaikoak, esan bezala, antzin aroan bigarren mailakoak ziren, adierazkortasuna adierazten baitzuten: aita/ aitta, zozo/ xoxo, (h)ori/ (h)olli. Hala ere, bustidura hau gehitzen joan da eta zenbait hizkeratan hasieran zuen balio adierazkor hori galdu du, bustidura automatiko bihurtuz: nox, gox, ulle (B).

 

            /f/ hotsari dagokionez, aitzin arioan ez zen existituko, baina goiz dokumentatzen da euskaraz: 1025ean datatutako San Millango Reggan jada Naffarrate agertzen da. Duda da, garai horietan dokumentatutako <f>dun hots horiek /f/ ahoskatuko ote ziren edo ultrazuzenketak diren (Zuffia kasuan bezala). Gaur, /f/dun hitz asko mailegatuak dira: fede, fabore… Zenbait hizkeratan, (G) (B) ekialdean, etab. /f/ /p/ ahoskatuz ekiditen dute (apari, pede….). Beraz, egun /f/ /p/ txandaketa gertatzen da, baina garai zaharrean /f/ /b/ txandaketa gertatzen zen:  Latinezko cavea > euskaraz (h)abia, kabia / afia / apia, kafia egingo zen.

 

            Sudurkariei dagokienez, /n/ hobietako sudurkaria latinetiko maileguetan desagertu edo /h/ bihurtu da, hau da, latineko -n- > euskaraz -ø- / -h-. Adibidez: catenam > katea, coronam > koroa,  anatem > ahate, onorem > ohore. Aurrerago ere esan bezala, desagertu aurretik bokalak sudurkari bihurtzen ditu. Galera hau, euskal jatorriko hitzekin ere gertatzen dela ematen du. Akitaniako inskripzioek hala erakusten dute: seni, sennico, seniponnis. Latineko -nn-, berriz, euskaraz -n- egitera pasa da: annona > anoa, capanna > kapana. Baita euskarazko bukaera zaharretan ere: *ene, *bene > me(h)e, *xene > xe(h)e. Toponimian ere latinezko –anu(m)etik datozen -ano, -iniz eta -ona formek -n- galtzera jo dute: Galdakano > Galdakao, Laukiniz > Laukiz, Aramaiona > Aramaio.

 

            Latineko -nn- berriz, euskaraz -n- egitera pasa da: annona > anoa, capanna > kapana. Garai batean hau N gogorra izango zen eta baita -n- gorde duten euskal jatorriko hitz batzuetakoa ere: annaya, minnaya, enneco. Hitz bukaeran, azken posizioko sudurkaria iraganean ere gogorra izango zen, eta ez zen erori: gizon, hirugarren e.a. Hala ere badira n gabeko forma gutxi batzuk atzizkietan: -ki, -kila zein lexikoan: orai, egu. Konposizioan lehenengo elementuko /n/ galdu egiten da: eguberri, eguazten, jauregi. Hitz hasieran ez du maiztasun handirik baina n- zaharra izango zen: ni, nagi, neska, neke.

 

            /m/ biezpainetako sudurkaria dela eta, lehen /b/ren kasuan aipatu bezala, /mb/ hotsetik sortua izango da. Gaur, fonema da euskalki guztietan, baina protoeuskaran ziur asko ez. Beraz /m/ bigarren mailakoa izango zen. Akitaniazko inskripzioetan ere gutxi agertzen da: Hasieran birritan bakarrik (Monsus / Bonsus, Bonxsus txandakatuz eta Matico) eta kasu bakarrean hitz barruan (Semenaris). Latineko maileguetan, /b/, /v/ euskaraz /m/ egiten direla ikus dezakegu:  Vindicaretum > mendekatu, balneum > mañu, baculum > makulu, bacilla > makila. Latineko m berriz euskaraz mantendu egingo da: magis > maiz, mercem > merke, metam > meta.

 

            Sudurkari sabaikoari erreparatzen badiogu, bi mota bereizi behar ditugu: automatikoa eta adierazkorra. Lehenengoa gutxi agertzen da aezkeraz, lapurteraz, behe-nafarreraz eta bizkaierako zenbait tokitan. Hizkera hauetan, batzuetan maileguetan ere, despalatalizatu egiten da: baño > mainu, tella > teila. Adierazkorra berriz, diakronian forma bakarra izango zen. Dena den, automatikoa etengabe joango zen sartzen “i” bokal oso eta batez ere bokal erdi baten ondoren: baina > ba(i)ña, gain > ga(i)ñ.

 

            Dardarkarietara jauzi eginez, lehenengo posizioan dardarkaririk ez dagoela esan behar dugu eta maileguetan bokal protetikoa sortzen zela: lat. Rotam > errota, lat. Regem > errege. Leizarragak “regei” darabil baina kultismoa da, ez du ahoskera agertzen. Aipatzekoa da baita, hitz barruan eta  bokal artean, soilaren eta anitzaren arteko oposizioak bizirik dirauela: ere / erre, ero / erro, sari / sarri, zori / zorri e.a. Zubereraz izan ezik, bokal arteko dardarkari soila galdu baita. Posizio inplosiboan, kontsonante aurrean neutralizatu egiten da eta artxifonema /R/, biguna nahiz gogorra ahoska daiteke: arto, ardi, artzulo. Hala ere, testu zaharretan anitzar agertzen zaigu askotan, again anitza ahoskatzen zela adierazteko: ilárrguia, ederrgaiec. Azken posizioan ere neutralizatu egiten da.

 

            Albokariei dagokienez, diakronian, latineko -ll- euskaraz -l- egitera pasatu da: castellum > gaztelu, ballaena > balea, cella >gela e.a. Latineko -l- berriz euskaraz -r- egiten dugu: angelus > aingeru, voluntatem > borondate, colum >goru, gulam > gura, caelum > zeru. Baita euskal jatorriko hitzekin ere: Antzin Aroko ili > (h)iri/ (h)uri egin zen, il(u)mberritani > Irumberri > Lumbier. Erdi Aroan oro har bilakabidea burututa dago. Esan behar da, hitz zaharretan gutxi direla -l- > -r- bilakatu ez diren kasuak: bele, ile, zulo, zelai, olo. Agian kasu hauetan -l-, gogorra izango zela pentsa daiteke.

 

            Konposizioan, aldiz, kontrako prozesua gertatu da. Lehenengo elementuaren aferesia gertatu ondoren, azken posizioan geratzen den dardarkaria albokari bihurtu da: afari > afaldu, gari > galbahe. Eratorrietan galdu egin da: mutiko. Leizarragak analogiaz agian, muthilco darabil.

 

            Hitz amaieran, /l/ gorde egin da, again gogorra izango zelako: azal, gibel, itzal, ohol, zabal, mutil. Grafia zaharretan ere askotan <ll> agertzen zaigu, ziur asko gogorra zela adierazteko: zaballa. Hitz hasieran ere goiz agertzen zaigu dokumentatua, aikomen akitaniako inskripzioetan agertzen direnak: laurco, laur, lauro, lohiton. Latineko maileguetan ere hasierako posizioko <l> hori gorde da:  legem > lege, linum > linu.

 

            Amaitzeko, aspiraketari erreparatuko diogu. Akitaniazko inskripzioetan maiztasunez agertzen da eta posizio ezberdinetan:  halsco, harbelex, bihoxue, lethuno, erhexon, baisothar. Erdi Aroko Iruñako dokumentazioa ere maiztasunez agertzen da, zenbait kasutan hitz bakarrean aspiraketa bi ere badaudela: hurizahar, harriola. Batzuetan,  /h/ hotsa, <f> grafiaz idatzita ikus genezake: fondarraga. Nafarroako XI. Mendeko dokumentazioa ere sarri agertzen da:  ihiza, lehete, huarte. Eta baita San Millango Reggan ere: Harrieta, Zuhazu, Elhorriaga, Hurizahar.

 

            Beraz, aspiraketa garai zaharrekoa da. Nafarroan oso goiz hasi zen galtzen, XI. menderako galduxea zegoen. Araban, aipatu bezala, Reggan oso ondo gordetzen da, baina XIII. mendean jada galdua dago, baina ez hain aspaldi, oraindik geminazioa gordetzen delako: Artazaa < Artazaha. Bizkaieraz, XVI. Mendean galdu zen eta gipuzkeraz ere garai horretan. Iparraldeari begiratzen badiogu, lehenengo kostaldean galtzen hasi zen, polimorfismoa baitago XVIII. mendean. Gaur, Zuberera da tinkoen eusten dioen euskalkia.

 

            Etimologiaren arabera, 3 aspiraketa mota: zaharra etimologikoa, latineko f tik fiku>piku; bokal arteko n-aren galeraren ondoren.

 

            Amaitzeko, aipatzekoak dira gaur Zubereraz dirauten kontsonante aspiratuak: -ph, th, kh-. Garai batean, zabalduago egongo ziren, iparraldeko hizkeretan behintzat. Euren fonema izaera dela eta, eztabaidagarria da balio bereizgarria duten edo ez. 

 

            BIBLIOGRAFIA:

 

Mitxelena. K., 1961, Fonética histórica vasca, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia.

 

Mitxelena. K., 1964, Textos arcaicos vascos, Madril, Minotauro.

Txillardegi, 1982, Euskal fonologia, Donostia, Ediciones vascas.

 

           

 

             

 

             

 

               

 

           

            

xix

4- XIX. mendeko euskal literaturaren ibilbideak eta idazleak.

            XIX. mendean, testuinguru historikoari begiratzen badiogu, 1789ko Frantziako iraultzan “askatasuna, berdintasuna, anaitasuna” lelopean espiritu eta egoera berrien etorreraren aldarria aipatu behar dugu. Honek, guztiz aldatu zuen Euskal Herriko iparraldeko bizimodua: hainbat elizgizonek alde egin behar izan zuten hegoaldera, aurreko egitura administratibo bereziak deuseztatu egin ziren eta batasuna aitzakiatzat hartuta Frantziak 1793tik aurrera hizkuntza bakarra aldarrikatu zuen bere esparrurako, hots, frantsesa.

            Hegoaldean, bi sektore kontrajarri ziren. Batetik askatasun eta foruzaleek, fededunek eta dinastiaren aldekoek osatutako bando karlista. Aldaketaren beldur ziren eta gizarte tradizionalaren alde egin zuten. Bestetik, kapitalismoan, aristokrazia latifundistan eta merkatari klase berrietan oinarritutako bandon liberala. Aurka-jartze honen ondorioz gerra karlista moduan izendatzen ditugun gerra zibil bi gertatu ostean, 1876an euskal gizartean berebiziko eragina izango zuen foruen galera etorri zen.

            Kulturari erreparatzen badiogu, Frantzia eta Alemanian Rousseau eta Goetheren eskutik erromantizismoa nagusitzen hasia zen aurreko mende bukaeratik. XIX. mende erdialdean errealismoak egingo du agerrera.

            Egoera historiko eta kultural honen baitan, Euskal Herrian literaturako aurreko mendean izandako loalditik esnatzen hasten da. Erlijiozko edukietatik urruntzen diren gero eta lan gehiago hasiko dira agertzen. Euskal idazleak bestelako helburuekin idazten hasiko dira: hezkuntza, bizimolde tradizionalaren defentsa e.a. Honetaz gain, bizkaiera hizkuntza literario moduan erabiltzen hasiko dira zenbait idazle. Arestian aipatutako 1876ko Foru-galtzeak indarberritze kultural eta literarioa ekarriko du. Egitasmo berriak agertuko dira egoerari aurre egiteko: lore jokoak, kazetaritza, etab….

            Honez gain, mende honetan atzerrian Euskal Herriarenganako interesa pizten hasi zela ere aipatu behar da, euskarak eta euskal kulturak mugituta. Horrela, atzerriko euskalari asko etorriko dira Euskal Herrira eta atzerrian Euskal Herriko berria zabalduko dute. Batzuk aipatzekotan, aipagarrienak ondorengoak izan ziren:  Luis-Lucien Bonaparte, Wilheim von Humbolt, Antoine d`Abadie, Hugo Schuchardt, Jan Van Eys, Georges Hérelle, Julien Vinson, E.S Dogson, besteak beste.

            Euskalari hauetatik ezagunena, zuir asko, Luis Luciano Bonaparte Printzea (1775-1840) da. Napoleon Bonaparteren iloba izan zen eta euskararekiko interesa piztu zitzaionez, zenbait bidaia egin zituen Euskal Herrira. Bidaia hauetan, euskara batzen eta ezagutzen ibili zen eta ezaugarri linguistikoen arabera egindako lehen sailkapena eta mapa linguistikoa zor dizkiogu. Humbolt ere, oso ezaguna da euskalarien artean. Honek euskararen jatorriaren teorian sakondu zuen eta euskararen berria Europan zehar zabaldu zuen. Azkenik, atzerritarren artean Antoine d’Abbadie aipatzea ere garrantzitsua dela deritzot. Irlandar hau Lore Jokoen sustatzaile nagusietako bat izan zen. Honez gain, Agosti Xahorekin batera Zubererako lehen gramatika idatzi zuela azpimarratu behar dugu: Les études grammaticales sur la langue euskarienne (1836).

            Behin, kanpotarrak gainetik aipatuta, goazen euskal idazleen produkzioa aztertzera. Lehen ere esan dudan bezala, euskal literatura erlijiozko gaietatik aldentzen hasten da mende honetan. Hala ere, lehenengo, mende honetan oraindik lan erlijiosoei eutsi zieten autoreak aipatu nahi ditut.

            Horietako bat Juan Bautista Agirre (1742-1823) edo “Agirre Asteasukoa” dugu. Idazle honek bere sermoiak gaika antolatu zituen eta Eracusaldiac (1850) lanean argitara eman zituen. Esan behar da, Agirreren sermoiek oso gipuzkera ona erakusten dutela eta narrazioari begira Axularren estiloa nabari zaiola.

            Pedro Antonio Añibarro (1748-1830) arratiar frantziskortarraren lan ezagunena ere erlijozkoa izan zen: Escu liburua eta berean eguneango Cristiñau cereguiñac (1802). Honez gain, Axularren lana bizkaierara itzuli zuen eta Asteteren katezismoa goi nafarrerara. Azkenik, hiztegi eta gramatika bat ere idatzi zuen dilekto bizkaitarra, gipuzkoarra eta nafarra uztartzen zituena: Para el uso y alibio de los párrocos y predicadores Bizcaynos, Guipuzcoanos y Navarros.

            Erlijiozko gaien idazleen artean Pedro Astarloa (1751-1821) ere daukagu. Bizkaitar honek bi liburukitan banatutako doktrina kristiana idatzi zuen: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, zeintzubetan azaltzen dan Erromaco catecismua (1816-1818). Frai Bartolome markinarrak ere idazlanen artean, aipagrriena ondorengoa da (erlijiosoa baita): Euscal-errijetaco olgeeta ta dantzeen neurrizco gatz-ozpinduba, (1816).

            Gipuzkoara salto eginez, Gregorio Arruek (1811-1891) ere erlijiozko gaien artean idatzi zuela ikusten dugu. Bere lanen artean, aipatzea merezi du Crishtoph Schmid alemaniarraren lan batetik itzulitako Santa Genovevaren bicitza (1868). Lan honek arrakasta handia izan zuen eta askotan berrargitaratu zen.

            Azkenik, erlijiozko lanekn amaitzeko Joaquin Lizarraga (1748-1835) aipatu behar dugu. Hegoaldeko goi-nafarreraz idatzi zuen. Lizarragaren lanen artean aipagarriak dira besteak beste bere parrokiako sermoien errekopilazioa: Urteko Igande guztietaraco Platicac edo Itzaldiac (1846) edo Bonapartek argitaratu zion San Juanen ebangelioko itzulpen bat: Jesus Cristoren evangelio sandua Juanec dacarren guisara (1868). Honetaz gain katezismo baten egilea ere bada: Doctrina Christianoarén cathechima (1979).

            Aurreko mendean  Agustin Cardaberazek Eusqueraren berri onac lanarekin hasitako bidea garatzen hasi zen XIX. mendean lan didaktikoen hazkuntzarekin. Hezkuntza baliabide moduan, alegiaren alorra (batez ere itzulpenak) lantzen hasi zen mende honetan. Euskal fabulisten artean, derrigorrezkoa da Mogeldarrak aipatzea. Jose Antonio Mogel oso alegizalea izan zen eta gainera hauek sutondoan kontatzen ziren ipuin zantarrak (bere hitzetan) ordezkatzeko idazten zituen. Horrela, bere iloba Bizenta Mogel (1782-1854), osabaren bideari jarraituz, Esoporen 50 fabularen itzulpena egin zuen: Ipui onac (1804). Liburuaren azken partean bere osaba Juan Antonio Mogelenen 8 fabula erantsi zituen. Honekin, lehen euskal emakumezko idazlea bihurtu zen.

            Mogeldarrez gain, genero honetako idazle garrantzitsuak dira Agustin Pascual Iturriaga eta Juan Mateo Zabala ere. Iturriagak (1778-1851) batez ere Samaniego eta Virgilioren itzulpenekin  osatuta, Ipuyac eta beste moldaera batzuek lana argitaratu zuen. Fabulez gain bestelako lanak ere argitaratu zituen: Arte de aprender a hablar la lengua castellana, Diálogos, Jolasak e.a. Euskarazko irakaskuntzaren aldeko lan ikaragarria egin zuen.

            Juan Mateo Zabala (1778-1840), Añibarro bezala, Zarauzko komentuko frantziskotarra izan zen. Bere lanen artean Fabulas en Vizcaíno (1907) lana aipatu behar dugu. Lan honetan bereak diren hogei bat fabulaz gain, Samaniego, Esopo, La Fontaine eta Juan Antonio Moguelen batzuk ere biltzen ditu. Fabulista ez eze euskararen inguruko liburu biren egilea ere bada: El verbo regular vascongado (1848) eta Noticias de las obras vascongadas que han salido a luz después de las que cuenta el padre Larramendi (1907).

            Bestalde, eta iparraldeko literaturari dagokionez, erlijiozko gaietatik kanpoko idazle batzuk aipatu nahi nituzke XIX. mende honetan.

            Mende honetan, zenbait eleberri labur argitaratu ziren. Eleberri hauek eztabaida sortu zuten, ez baitziren ados jartzen euskal lehen eleberria kokatzeko. Eleberri laburron artean, Jean Baptiste Elissanburuk (1828-1891) idatzitako Piarres Adame (1888) daukagu.  Gotzon Garate Deustuko unibertsitateko katedradunak Euskal Eleberriaren kondairan euskarazko lehenengo eleberritzat hartu zuen. Eissambururekin batera, Jean Baptiste Daskonagerre (1844-1927) aipatu behar dugu. Les Echos du pas de Roland (1867) argitaratu zuen euskaratik itzuli zuela esanez. Hala ere, badirudi ez zegoela euskarazko jatorrizko lanik eta beranduago sortu zuten: Atheka gaitzeko oihartzunak (1870). Beraz, hau ere ezin har daiteke euskal lehen eleberritzat, itzulpena baita. Gaur, Txomin Agirreren Auñemendiko Lorea (1898) hartzen du gehiengoak euskal lehen eleberritzat.

            Azkenik, hegoaldera pasa aurretik, Jean Duvoisinen (1810-1891) Laborantzako liburua (1858) aipatu nahi dut. Aita semeen arteko dialogoa jasotzen da lan honetan eta  abeltzaintza eta nekazaritzaren inguruko ezagutzak transmititzea du helburu. Bibliaren lehenengo itzulpen osoa ere Duvoisinek egin zuen lapurteraz.

            Hegoaldean, aipagarria da mende honetan sortzen dela bizkaiera literarioa. Bi idazleren euskutik sortuko da: Juan Antonio Mogelen (1745-1804) eta lehen erlijiozko gaietan aipatu dudan Pedro Añibarroren (1748-1830) eskutik. Honekin, ez dut esan nahi aurretik bizkaieraz idatzitako testurik ez zela egon, baizik eta idazle hauen eskutik bizkaieraz idazteko ardura piztu zela eta estilo bat sortu zutela. Hala ere, esan behar da, bi idazle hauek ez zutela berdin jokatu. Mogelek markinako euskaraz idatzi zuen eta fonetismoak eta guzti agertu zituen. Añibarrok arratieraz idatzi bazuen ere, ez zituen lekuko fonetismoak agertu. Beraz, eskola bi izango ditugu bizkaiera literarioaren sorreran: alde batetik, Markinako eskola (Mogelen bidetik) eta bestetik Arratiako eskola (Añibarroren eskutik).

            Mogelek 1802an euskal literaturako lanik garrantzitsuenetako bat idatzi zuen:  Peru Abarca. Hala ere, lan hau ez zen 1881era arte argitaratu. Lan honetan, gaztelerazko hitzaurre bat daukagu “al lector vizvaino” eta bertan bere ideiak agertzen zaizkigu. Obrari berari dagokionez, fikzio dialogatu baten oinarritutako apologia da eta Peru Abarca baserritarra eta Maisu Juan medikuaren arteko sei autuk osatzen dute. Peru ezikasia izan arren, Maisu Juan ikasiak baino hobeto daki euskaraz eta euskararen altxorrak erakusten dizkio obran zehar, harik eta euskalzaletzen duen arte. Honek Mogelek lan honen bitartez Euskal Herriko “maisu Juanak”, hau da, kanpoan ikasi eta euskarari garrantziarik ematen ez dioten horiei euskara ona baserrian dagoela erakutsi nahi diela erakusten du. Azken batean, Peruk Maisu Juanekin egiten duena egin nahi du, hots, euskalzaletu. Hemen, Larramendiren eragina ikusten zaio Mogeli.

            Larramendiren eragina aipatu dugunez, Mogelek bere lehen lana gipuzkera idatzi zuela aipatu nahi dut. Lana «Konfesio eta Komunioko Sakramentuen gañean erakasteak» (1800) da eta esan dugunez gipuzkeraz idatzia dago. Mogelek bere lanen hitzaurretan dioenez, lehengoz gipuzkeraz idatzi zuen aurreko mendeko gipuzkera literarioaren loraldiari begira eta ez zuelako bizkaitarren artean irakurzaletasunik ikusten. Hala ere, lan hau idatzi ostean, bere herriko bizkaitarrek bizkaieraz idaztera tentatu zuten. Gainera, Añibarrok bizkaieraz zerbait idatzi zuela ikusi zuen. Hortaz, bere ondorengo lana bizkaieraz idatzi zuen: «Konfesiño ona» (1803).

            Prosa alde batera utzita, poesiari erreparatzen badiogu, mende honetako produkzioa handia izan zela azpimarratu behar da. Hala ere, ezin dena ona ekarri eta aipagarriena baino ez dut komentatuko. Poesiaz dihardugula, 1851tik aurrera iparraldean eta 1879tik hegoaldean D´Abbadieren iniziatibaz Lore Jokoak ospatu ziren. Lore Jokoak izango ditugu ardatz nagusitzat eta hemen nagusitu ziren idazleak: Elissamburu, Zalduby eta Arrese Beitia, besteak beste.

            Elissamburuk bost aldiz irabazi zituen Lore-Jokoak. Lehenago aipatu dudan Piarres Adame nobela laburraz gain, bere konposizio garrantzitsuena “Solferinoko itsua” da. Solferinon itsu geratzen den soldadu batetaz dihardu.

            Gratien Adema “Zalduby” Elissambururen adiskide minak erlijioa eta aberria izan zituen bere konposizioetako gai nagusi. Bere testuetan ezagunena Euskal Herriko zazpi probintzien batasunera deitzen duen “Zazpi Euskal Herriek” dugu.  

            Felipe Arreseibeitia (1841-1906) bizkaitarrak hegoaldean ospatu ziren lehen Lore Jokoetako (Elizondon) irabazlea izan zen bere Ama Euskeriari Azken Agurrak olerkiarekin. Beste lan batzuk ere idatzi zituen:  Ama Euskeria Liburu Kantaria eta Asti-Orduetako bertsozko lanak. Pentsamendu tradizionalekoa euskaldun/ez euskaldun, iragana/ oraina, foralismoa/liberalismoa antitesiak agertzen dira bere poemetan.

            Bestalde, elementu erromantikoak agertu zituzten beste autore batzuk ere aipagarriak dira. Horien artean, esaterako, Indalezio Bizcarrondo “Bilintx” (1831-1876) bertsolaria daukagu. Kultura gutxiko idazlea izan arren, zabalkunde handia izan zuen bertsolaritza eta poesiaren arteko obra poetiko bat sortu zuen. Maitasun poesian maisu, lehenengo aldiz agertzen du “ni” erromantikoa umore eta ironia handiarekin. Bere konposizio ezagunena “Ja-jai” dugu.

            Aipamena merezi duen beste idazle bat, Pierre Topet Etxahun (1786-1862) dugu. Herri poesia, bertsolaritza eta poesia erromantikoaren artean kokatzen da.1853an Lore-Jokoetan parte hartu zuen eta saritua izan ez zenez poema satiriko bat idazti zuen epaileen kontra. Bere lanen artean “Maria Solt eta kastero” aipa dezakegu. Jose Maria Iparragirre ere aipatzekoa da(1820-1881). Lehenengo karlistadan parte hartu ondoren, Europa eta Ameriketako exilioan ibili zen gitarrarekin kantari. Foruak galdu ostean berriro bueltatu zen. Bere lanen artean “Gernikako arbola” aipatu behar dugu.

            XIX. mendean, batez ere bigarren erdian, politikaren joan etorriek ideia batzuen alde eta beste batzuen kontra egiten zuen literatura militante baten sorrera ekarri zuen. Honekin batera, tirada handiko zenbait aldizkari jaio ziren: 1880an Euskal-Erria sortu zen. Jose Manterola izan zuen zuzendari. Handik zazpi urtera, 1887an, L.Etcheverryk Eskualduna sortua zuen.  Jean Hiriart-Urruty izan zen bertako zuzendari.

            Azalpentxo hau amaitzeko, mende honetan ere antzerkiaren berrikuntza etorri zela Marcelino Soroak hasitako bide honi Victoriano Iraolak (1841-1919) eman zion jarraipena.

Bibliografia:

Aldekoa. I., 2004, Historia de la literatura vasca, Donostia, Erein.

López Gaseni. J.M., 2002, Historia de la literatura vasca, Madril, Acento.

Mitxelena. K., 1960, Historia de la literatura vasca, Madril, Minotauro.

Salaberri. P., 2002, Iraupena eta lekukotasuna. Euskal literatura idatzia 1900 arte, Donostia, Elkar.

VV.AA.,1996, Los escritores. Hitos de la literatura clásica euskerica, Vitoria-Gasteiz, Fundación Sancho el sabio.

 Villasante. L.,1961, Historia de la literatura vasca, Bilbao, Sendo.

www.armiarma.com

www.libros.ciberanika.com

    

xviii

3- XVIII. mendeko euskal literaturaren ibilbide eta idazleak.

 

            XVII. mendean, literatura lapurteraren loraldia izan genuen, Sarako Eskolako idazleen eskutik. Mende honetan aipatzekoak dira, baita, Zuberoako idazleen lanak. Hortaz, XVII. mendea iparraldeko idazleen mendea izan zela esan dezakegu. XVIII. mendean, aldiz, hegoaldeak hartuko du literaturaren gidaritza. Iparraldean, aurreko mendeko loraldi ekonomiko-kulturalaren ostean gainbehera etorri zen., iparraldean aurreko mendeko idazleen jarraitzaileak izango ditgu, batez ere, eta Sarako eskolatik sortutako ereduari jarratzen diotenak.

 

            Hegoaldean, aldiz, XVIII. mendeko egoera bestelakoa zen. Espainian Carlos III.ak bultzatutako ilustrazioaren espiritua Peñafloridako kondeak 1765ean sortutako Real Sociedad Vascongada de Amigos del País-en bitartez sartu zen. Elkarte honetako partaideak eliteko nobleak  ziren. Testuinguru honetan, gaztelaniazko gramatikak eta lanak argitaratu ziren eta honek euskarazko lanen gaineko debekua areagotzea ekarri zuen. Honez gain, 1767an jesuitak kanporatu zirenean, euskara lantzean zuten jesuita asko Italiara joatea ekarri zuela esan behar da. 

 

            Esan dugunez, hegoaldean kokatuko da XVIII. mendeko literaturaren loraldia. Hala ere, iparraldean idazle batek aipatua izatea merezi du: Joanes Etcheberri Sarakoa (Sara 1668 – Azkoitia 1749). Aipagarria da, alde batetik, euskal literaturako autore laikoetako bat dugulako. Lehen autore laikotzat Oihenart hartu izan da (Lazarraga aurkitu aurretik) eta bigarren autoretzat Sarako Etxeberri. Bestetik, Salaberrik dioenez, autore hau izan zen iparraldeko literaturaren loraldia hegoaldeko loraldiarekin tematikokiki, kronologikoki eta geografikoki uztartu zuen lokarria. Honi gehitu behar zaio, euskaraz idatzi zuen lehen apologista bera izan zela: Lau-urdiri gomendiozco carta edo gutuna (1718). Lan hau Lapurdiko biltzarrera zuzendutako gutun bat da eta euskarazko hezkuntza sistema bat sortzeko beharrizanaz dihardu. Horretarako bere lanen esku idatziak aurkezten ditu eta publikazioa finantzatzeko eskatu. Lanok, Diccionaro cuatrilingue – euskara, latina, frantsesa eta gaztelera-, euskaratik abiatuta latina ikasteko gramatika bat  Euscual-herriari eta Escualdun guztiei escuarazco hatsapenac latin ikhasteko, eta Euskararen Hatsapena dira. Azken hau latinez eta euskaraz dago idatzia eta euskararen ezaugarriak goraipatu eta euskararen aurkarien kontra egiten du. Azken batean, euskararen apologia egiten du bere lanen fnantziazioa eskatzeko. Batzarraren erantzuna bederatzi urte beranduago heldu zen eta ezezkoa izan zen. Honez gain, euskalkiak gaindituz eta literaturarako euskara batu bat egitearen alde azaldu zen eta horretarako Axularrek erabilitakoa proposatu zuen. Beraz, Axularren jarraitzaile sutsua izan zen eta Sarako eskolako lanen sustatzaile.

 

            Hegoaldera salto egin aurretik, iparraldeko beste idazle bat aipatzea beharrezkoa dela deritzot: Pierre d’urte (Donibane Lohitzune 1664- Londres 1725). Frailea izan zen hasieran, baina gero artzain protestante bilakatu zen. Bere lan didaktikoak garrantzitsuak izan ziren, baina ez zen bere lanik argitaratu. Gramatika bat idatzi zuen ariketa batzuekin: Gramaire Cantabrique Basque (1712). Websterrek argitaratu zuen 1900ean. Latin-euskara hiztegi bat ere hasi zuen: Dictionarium Latino-Cantabricum (1715). Urkizuk argitaratu zuen 1989an. Testamentu zaharreko Genesia eta Exodoaren zati bat ere itzuli zituen. Honez gain, iparraldean sortutako lan guztiak erlijiosoak izan ziren:

 

  • Joanes Haraneder (Donibane Lohitzune 1669-1750 ondoren). Pouvreauren itzulpenak berridazten ditu: Philotea (1749) eta Gudu Izpirituala (1750). Testamendu berriaren lehen itzultzaile katolikoa izan zen: Jesu Christo gure Iaunaren Testament berria (1740). 
  • Michel Chourio (Burdeos, 1720). Lapurterara  Jesus Chistoren Imitacionea (1720) itzuli zuen.
  • Martin Maizterrek  zubererara Iesu-Kristen Imitacionea (1757) itzuli zuen.
  • Andres Baratciarrek  Guiristinoqui bizitceco eta hiltceco moldea (1784) argitaratu zuen, herri mailan, Duahalderenengandik bereizteko Meditazione ttipiak bezala ezagunagoa dena.
  • Bernard Larreguyk, Uztaritz eta Basusarriko parrokoak, Royaumonten obra baten itzulpena egin zuen: Testament  caharreco eta berrico historioa, (1775, 1777), bi liburukitan.

 

            Hegoaldera pasatuta, literaturaren sustatzaile edo bultzatzailetzat Manuel Larramendi (Andoain 1690 – Azpeitia 1766) dugu. Bera izan zen hegoaldean idazten hasi zena eta bere jarraitzaileek eskola sortu zuten. Ondorengoa dio Villasantek  Historia de la literatura vascan (1961): “A Axular y a Larramendi se les considera padres de los dos movimientos literarios que caracterizan a las dos vasconias, la francesa y la española”. Zehazte mailan, Larramendi gipuzkoako euskara literarioan kokatu behar dugu, beraz, gipuzkera literarioa Larramendirekin hasi zela esan genezake. Jesuita hau Salamancako eta Valladolideko unibertsitateetan filosofia eta teologia irakasle izan zen. Geroago Neoburgoko Marianaren, Carlos II.aren alargunaren konfesore izendatu zuten. 1733an Loiolako santutegira joan zen eta bertan bizi izan zen jesuitak kanporatuak izan baino urte bete lehenago hil zen arte.

 

            Bere lanak aztertzen baditugu, plagintza bati erantzuten diotenak direla ikus dezakegu. Larramendi arduratuta zegoen, besteak beste, kanpoan eta baita Euskal Herri barruan ere euskara merpretxatu egiten zelako. Honez gain, Sarako eskolaren lana miresten du eta hegoaldean idazleak lo daudela ikusten du. Hortaz, hau guztia aldatzeko nahia agertu zuen eta bere lanak helburu horrekin argitaratu zituen. Honela, bere lehenengo lana apologia bat izan zen: De la antigüedad y universalidad del vascuence en España (1728). Euskaldunei daukaten altxorra erakutsi nahi izan zien eta euskararen aurkakoak mututu. Teoria vasco-iberista defendatu zuen. Euskara Espainiako hizkuntza zaharrena dela defendatu zuen, espainiarrak izatez euskaldunak zirela esanez. Euskal gramatikak duen erregulartasuna dela eta txundidura azaldu zen eta gramatikaren barne estruktura hau erabili zuen euskararen perfektutasuna goraipatzeko.

 

            Hurrengo urtean, El imposible venciodo, Arte de la lengua bascongada (1729). “Vencedor de inposibles” deitu izan zaion hori argitaratu zuen. Izenburu hori jarri zion, hain zuzen, euskarak ez zuela ezertarako balio eta garamatikarik ez zuen hizkuntza zela esaten zutelako. Hau izan zen euskararen lehen gramatika (Oihenartek ere aurretik zerbait egin zuen, baina zirriborro bat da gramatika bat baino gehiago). Villasantek oso lan ona zela esan zuen, harrigarria dela lehenengo gramatika hain perfektua izatea, euskara oso ondo menperatzen zuela. Hiru partetan dago banatuta: deklinazio eta konjugazioak, sintaxia eta prosodia.

 

            1745ean bere azken lana eta handiena argitaratu zuen: Diccionario trilingüe del castellano, bascuence y latín. Hitzaurre oso luzea du eta bertan, Sarako Etxeberriren Diccionario cuatrilingüe erabili zuela aitortu zuen. Hitzaurre honetan gainera, hitz arruntak eta fakultatiboak banatzen dituela dio. Fakultatiboen artean, euskarak ez dituenak sortu dituela dio. Ez du zehazten non jartzen duen muga, zientifikoak ez diren hitz asko ere asmatu baitzituen. Berba asko berak asmatzea izan da, hain zuzen, kontrako kritiken hizpide. Hiztegi honen alderdi ahulen artean, etimologia asko asmatzen dituela ere aipatu behar da. Hala ere, kontutan hartu behar da hiztegi hau gaztelaniazko hitz guztiek euren euskarako ordaina dutela erakusteko egin zuela. Gainera, hitz asko herritik jaso zituen eta hau ere aitortu behar zaio. Alderdi ahulak alde batera uztita, lan handia izan zen, Villasanteren arabera «lan titanikoa».

 

            Larramendik argitaratu bako lanen artean, 1756 inguruan idatzi zuen Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal provincia de Guipuzcoa aipatu behar da. Aita Fitak argitaratu zuen lan hau 1882an. Deskribapen ikaragarriak egiten ditu: ibaiak, baserriak, foru sistema, eliza, hizkuntza, dibertsioak e.a.

 

            Bere lanaz ari garela, ezin da ahaztu dialektologia modernoaren aitzindaria izatea ere egozten zaiola, bai metodologiagatik eta bai euskalkiak sailkatzeko moduagatik ere. Askok Jovellanosi aitortzen diote aitzindari izatea, baina ez da ahaztu behar Jovellanosek Larramendiren lana ezagutzen zuela eta, beraz, bere lanaren eragina zuela. Larramendik jarraitzaile asko izan zituen eta eskola sortu zuela esan daiteke. Horien artean, aipagarrienak bere ikasle izan ziren Mendiburu eta Cardaberaz ditugu, besteak beste.

 

            Sebastian Mendiburu (Oiartzun 1708 – Bolonia 1782) jesuita izan zen eta Larramendiren ikaslea Loiolan. 1725ean Iruñara destinatu zuten eta misiolari ibili zen Nafarroa guztian. Gizpuzkeratik oso hurbil dagoen goi nafarreraz idatzi zuen. Bere lanak ondorengoak izan ziren: Jesusen bihotzaren debozioa (1747) Croisseten liburuaren itzulpena, Jesusen amore-nequeei dagozten cembait otoitz-gai (1759-1760) orduko meditazio gaien itzulpena den liburu mardula eta Euskaldun onaren viciera, mezaren entzun-vide labur erreza, errosarioco amarrecoen hasiera, eta cembeit bederatz-urrun edo novena (1762), besteak beste.

 

            Agustin Cardaberaz (Hernani 1703- Bolonia 1770) ere jesuita izan zen eta misiolari ibili zen Bizkaia eta Gipuzkoan. Aipatzeko da baita gramatikako irakasle bezala ere lan egin zuela eta urte batez Oñatiko unibertsitatean teologiako irakasle ere izan zela. 1736an Loiolara joan zen eta bertan egon zen jesuitak kanporatuak izan ziren arte. Predikatzaile moduan nabarmendu zen eta entzute handikoa izan zen. Produkzio handikoa, nagusiki gai erlijioso eta hagiografikoak egin zituen. Beste batzuen artean, aipagarriak dira P. Dutariren Vida Christianaren adaptazioa den Cristauen bicitza, edo bicitza berria guiteco bidea, bere amabi pausoaquin (1774) eta San Luis eta San Estanislaoren bizitzen narrazioa den Justuen ispillu arguia (1767). Erlijiozkoak ez diren lanen artean, Eusqueraren berri onac eta ondo escribitceco, ondo iracurtceco, eta ondo itzeguiteco erreglac (1761) aipatzekoa da. Bertan, euskararen bertuteak goraipatzen ditu eta Larramendiren eragina nabari zaio.

 

            Larramendiren beste jarraitzaile bat Juan Antonio Ubillos (Villabona 1707 – Arantzazu 1789) izan zen.

DRAMATIKA

            XVIII. mendeaz dihardugula, ezinbestekoa da dramatika aipatzea. Izan ere, mende honetan agertzen dira hegoaldean lehen testu dramatikoak, ilustrazio artzerkitzat jotzen direnak. Arlo honetan bi idazle aipatu behar ditugu: Pedro Ignacio Barrutia eta Xabier María Munibe “Peñafloridako kondea”. 

 

            Pedro Ignacio Barrutiak (Aramaio 1682- Arrasate 1759) Acto para nochebuena deritzan lana idatzi Kristoren jaiotza irudikatzea bilatzen du

            Xabier Maria Munibe (Azkoitia 1729 – Azkoitia 1785). Aristokrata ilustratu, musiko, idazle eta batez ere arteen eta zientzien sustapenerako sortu zen Real Sociedad Vascongada de amigos del Paìsen fundatzaile izan zen.

            Bere lan dramatikoaren izenburua El borracho burlado (1762) da. Nahiz eta autorearen lehen intentzioa dena euskaraz idaztea izan zen, dialektoa aukeratzerako orduan izandako arazoak (sinisgarritasuna dela eta) bi hizkuntzatan idatzitako lana izatera eraman zuen. Kantaturiko parteak euskaraz ematen dira eta gainontzekoa gazteleraz. Obrak Chanton Garrote edan-sarriari, bere emazteak noble ilustratu baten laguntzaz ematen dion eskarmentua eszenifikatzen du. Laneko musika berea izateaz gain, aktore moduan ere jarduten zuen beste ilustratu batzuen ondoan, esaterako arabar fabulista ezaguna zen Felix María de Samaniegoren ilobarekin. Lan honetaz gain (1762)an Azkoitian Gavon-sariac izenarekin argitaratutako eta Luisa de la Misericordia delako batek sinatutako lana ere berea dela uste da.

 

            Bibliografia:

Aldekoa. I., 2004, Historia de la literatura vasca, Donostia, Erein.

López Gaseni. J.M., 2002, Historia de la literatura vasca, Madril, Acento.

Mitxelena. K., 1960, Historia de la literatura vasca, Madril, Minotauro.

Salaberri. P., 2002, Iraupena eta lekukotasuna. Euskal literatura idatzia 1900 arte, Donostia, Elkar.

VV.AA.,1996, Los escritores. Hitos de la literatura clásica euskerica, Vitoria-Gasteiz, Fundación Sancho el sabio.

 Villasante. L.,1961, Historia de la literatura vasca, Bilbao, Sendo.

www.armiarma.com

www.libros.ciberanika.com